Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

"Ireki begiak, elkartu eta eutsi" programa, gazteek boluntariotza ezagutu dezaten

16 urtetik gorako ikasle

gipuzkoarrei dago zuzenduta eta gizalde elkarteak kudeatzen du

a.s. - Lunes, 5 de Abril de 2010 - Actualizado a las 09:36h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

donostia. "Boluntario izateko bi gauza dira beharrezko: bata, denbora edukitzea eta, bigarrena, nahi izatea". Horiek dira Gizalde erakundeko kide Miren Gurrutxagaren ustetan boluntariotzaren oinarriak. Harekin batera ari dira lanean Donostian Ander Larrea eta Rakel Álvarez. Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza 1998. urtean sortu zuten Euskadiko Kutxa, Hezkide Eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Haien xedea ere oso argia zen hasieratik. "Elkarte zein boluntarioek, beren ekintzak garatzeko behar zuten informazio, aholku, bitartekaritza, baliabideak eta materiala -proiektoreak edo kainoiak, besteak beste- ere eskaintzen ditugu elkartean", azpimarratu du Gurrutxagak. "Horrez gain, gazteen sentsibilizazio programa bat ere martxan jarri dugu, egun gizarteak ez baititu boluntariotzaren baloreak bultzatzen eta gero eta jende gutxiago animatzen baita boluntario egitera", gaineratu du.

Parte hartu nahi dutenek 943 428013 zenbakira deitu edo gizalde.com orrialdean kontsulta dezakete

"Ireki begiak!" Egoera honen aurrean, beharrezko sumatu zuten boluntariotzaren baloreak ezagu-tzera emango zituen ekimena martxan jartzea. Honela, Gizaldeko kideek eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak Ireki begiak, elkartu eta ekin! programa abiatu zuten.

Proiektua 16 urtetik gorako gazte gipuzkoarrei dago zuzenduta eta Rakel Álvarez arduratzen da hezkuntza zentroetara bertaratu eta saioak gidatzeaz. "Helburu nagusia gazteei boluntariotzaren berri ematea eta etorkizunean boluntario izatera edo beren inguruan sumatzen dituzten beharrei erantzuna emateko aktiboki parte hartzera animatzea da", esan du Álvarezek.

Saioak hiru atal edo fasetan bana-tzen dira. Lehengoan (hausnarketa fasea) ikasleek sumatzen dituzten beharren inguruan egin behar dute gogoeta. Fase kritikoari dagokionez, boluntariotza eta gizarte parte-hartzearen berri emango zaie gazteei eta atal parte-hartzailean, azkenik, gazteak elkarteetara hurbildu eta boluntario lana ezagutzea ahalbidetzen diete.

Programan parte hartzeko interesa dutenek Gizaldek Donostian (Idiakez, 6) duen egoitzara bertaratu besterik ez dute. 943 428013 zenbakira ere dei dezakete, edota gizalde@gizalde.com helbidera e-posta bidali. Azkenik, elkartearen web orrialdean (www.gizalde.com) ere kontsulta dezakete.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902