Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
patxi jagoba azpirotz manterola "gipuzkoan zehar" paseo bildumaren egilea

"Paseatzea adin eta neurri guztietara moldatu daitekeen aktibitatea da"

Herrialdeko 'paseodromo' gehientsuenak ezagutzen ditu Patxi Azpirotzek. Ebakuntza baten ondoren hasi zen inguruko txokoetan ibilalditxoak egiten eta bilduma zabala osatu zuen. 'Gipuzkoan zehar paseo moduan egiteko 161 ibilbide' argitalpenak gorazarre egiten dio aktibitate honi

J. imaz - Domingo, 4 de Abril de 2010 - Actualizado a las 08:51h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

usurbil. Zergatik ibili, eserita lasai egon ordez?

Guztiok paseatu dugu noizbait. Baina kontua da non paseatzen duzun. Egin daiteke mendian, kalean edo hondartzan. Pasea-tzeak, ariketa fisikoa eginez, bazterrak ezagutzeko aukera ematen du.

Inguru naturalak gomendatzen dituzu? Toki urbanoek ere balio dute ibilalditxo bat egiteko?

Orain kristoren afizioa hartu diot urtean behin Europako hirietan paseatzeari. Ikasle bat izan nuen Irlandan eta bisitan joan nintzen batean hasi zen dena. Galway inguruan eta Dublinen gero, asteburu pasa horietan paseatu genuen. Beranduago, Erromara joan ginen. Bazterrak ikusi, ibili eta ibili. Iaz, berriz, Parisen egin nuen hori. Aurten, Pragan.

Beraz, ez futbola ez saskibaloia. Badago arrakasta handiagoa duen kirola...

Benetako kirol nazionala pasea-tzea da. Aldakatik operatu ninduten orain dela urte batzuk eta medikuak esan zidan ibiltzea komeni zitzaidala. Eta hasi egin nintzen. Gipuzkoako bazter guztiak ezagutu nituen eta beti topa-tzen nuen jendea paseatzen. Adin guztietako ibiltariak.

Gazteak ere bai? Badago aurreiritzi bat paseatzea adinekoen kirola dela adierazten duena.

Ezagutu ditut hamalau eta hamabost urte bitarteko gazteak, neska-mutilak, eta eguneroko ohitura-tzat hartzen dute. Adinekoekin hitz eginez gero, berriz, askok esaten dizute medikuek gomendatutako zerbait dela.

Beti egon da ohitura hori? Ez gara gizarte nomada izan.

Bakoitzak bere arrazoiak ditu ibiltzeko. Arrazoi orokor bat topa-tzea zaila da. Baina egia da gure aurrekoek behintzat beti izan dutela ohitura hori hemen. Bizimoduaren errutinetako bat da paseatzea. Argi dago, gainera, moldatu daitekeela adin guztietara eta bakoitzak nahi duen neurrira. Momentu batean ongi bagaude, paseo luzeagoak egin ditzakegu; pattal samar bagaude, lasaiago ere ibil gaitezke. Paseatzeko era pilo bat dago. Batek paseatu dezake era lasaian, batzuek azkarrago eta, beste batzuek, azkar. Aldapan edo bide lauan. Norberak aukera dezake nola paseatu.

Bakarrik ala lagunekin hobe?

Momentuak eta momentuak daude. Taldean paseatzea oso egokia iruditzen zait, baina bakarrik ere bai. Eskalatzen ere horrela gertatzen da. Batzuetan lagunekin eskalatzen dut eta beste batzuetan bakarrik. Zergatik? Bizitzako garai batzuetan sokalaguna gertu izan dudalako eta beste batzuetan ez. Zein da politagoa? Biek balio dute.

Zer dakar bakarrik paseatzeak?

Norbere barruan sartzea. Hori askotan ona da, kafetera martxan jartzen baitu. Agian batzuk agobiatu egingo ditu horrek, baina ni ez naiz deseroso sentitzen bakarrik ibilalditxo bat egiten. Ongi dago kafetera martxan jartzea. Lagunekin, berriz, ongi joaten da kontutan, baita ere. Kafetera bat baino gehiago martxan jartzea ere ez dago gaizki, hortik atera daitekeena osatuagoa izan baitaiteke azken finean.

Euskaldunok paseorako joera daukagula esan ohi da. Beste tokietan baino gehiago?

Gu baino bizimodu aurreratuagoa duten herrialdeetan oso zabalduta dago paseatzea. Frantzian, esaterako, adineko jendea mendian ikustea normala da. Ohikoa da 75 urteko jendearekin topo egitea. Ez nuke esango besteek baino ohitura gehiago dugunik. Toki batzuetan, elikadura bilatzeko eta abar, ibiltzera behartuak daude. Hemen ez dugu horren beharrik izan, baina hala ere jende askok emigratu behar izan du bizimodua bila-tzeko.

Azken urteotan paseorako tokiak ere urbanizatzen ari dira. Lehen bidezidorra zegoen tokian, orain espaloia dago.

Gizarte honek lurralde guztia humanizatzeko ahalegina egiten du. Gero eta toki basati gutxiago geratzen dira, toki guztietan. Pena ematen dit. Guztia garapenaren izenean egina da, baina atzeraka goaz. Gipuzkoan mugiarazteko egiten ditugun txikizioek ez dute zentzurik.

Zementuz inguraturik paseatu daiteke?

Azkenean, ariketa fisikoa egin dezakezu polikiroldegian, zinta baten gainean. Batzuk bete egingo ditu horrek eta, ziur asko, berdin die ingurua zementuzkoa izatea. Inguru naturalak jendea bare egoteko tokiak dira. Beraz, gero eta inguru basatiagoak, lasaitasun handiagoa. Horrek izan beharko luke helburua.

las claves

Aunque la actividad del paseo suele ser una actividad fácilmente incorporable en el día a día, también existen personas a las que les cuesta despojarse de sus vicios sedentarios. Sin embargo, para que caminar se convierta en un hábito agradable, los expertos recomiendan tener en cuenta una serie de aspectos. En primer lugar, en caso de no ser una persona acostumbrada al ejercicio físico, uno debe empezar poco a poco, con el objetivo de observar lo que rodea su camino. El tiempo de paseo puede ir aumentando poco a poco hasta llegar al mínimo de media hora que se establece como medio de conseguir unos resultados beneficiosos. También resulta importante utilizar ropa y calzado cómodos, beber agua antes y después de caminar y evitar las caminatas largas tras las comidas copiosas. En caso de sufrir dolencias cardiacas o alguna enfermedad grave, es conveniente consultar con el médico antes de iniciar nuevos hábitos de ejercicio físico. Además, los expertos confirman que caminar con otras personas también puede llegar a ser más agradable y beneficioso.

Esaldiak

"Gu baino bizimodu aurreratuagoa duten herrialdeetan oso zabalduta dago paseatzea"

"Gero eta toki basati gutxiago geratzen dira, pena ematen dit; garapenaren izenean, baina atzeraka goaz"

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902