Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Testua
Harri Fernándezargazkiak
Ruben PlazaDomingo, 4 de Abril de 2010 - Actualizado a las 08:51h
votos
comentarios
Vista:
DoNOSTIAKO eta Gipuzkoako beste hainbat herrietako kaleetan barrena doaz, argazki makinak lepoan dituztela, paseoan. Alacant, Catalunya, Madril eta beste hamaika tokitatik abiatu dira milaka pertsona, Aste Santuko oporrak Gipuzkoan igarotzeko asmoarekin. Krisi ekonmikoa alde batera utzita, hotel eta ostatuek %90 inguruko okupazioa izatera iritsi dira. Modu berean, hiriburuko gune turistiko garrantzitsuenek ere somatu dute kanpotarren etorrera. Donostiako Aquariumak, esaterako, azken hamar urteetan baino bisitari gehiago izan ditu azken hiru egunotan. Hala adierazi dute museoaren arduradunek.
Donostiako gune asko dira aproposak argazkiak atera eta horrela, oporrak bukatuta, etxera oroigarri polit bat eramateko. Horretan ari zen atzo, hain zuzen ere, Galiziako lagun koadrila bat. Zortzi lagun ziren guztira eta hiriburura egun pasa etorri ziren. Berez, Santanderren pasatzen ari dira egun hauek eta Gipuzkoara turismoa "orokorrean" egitera etorri dira. "Hemengo gastronomiaz, paisaiaz eta aukera kulturalez gozatzera etorri gara", azaldu zuen Paula Pitak, taldeko kide batek.
Halere, izan zituzten hainbat arazo egun bateko ihesaldian. Pitaren esanetan, hiriburuko Erdialdea kotxez beterik zegoela eta ezin izan zuten "inon aparkatu". "Ez dakit non dagoen krisia", itaundu zuen neskak, Donostiaraino egunotan hurbildu den turista kopuru handiari erreferentzia eginez.
Barbara Delpech eta José Llanosek ere arazoak izan zituzten atzo autoa aparkatzeko. Bikote argentinar honek Biarritzen (Lapurdi) hartu du ostatu, bidaia antola-tzeko momentuan ezin izan zuelako hiriburuan leku librerik aurkitu.
"Egun bakar batean guztia ikusten saiatzen ari gara", adierazi zuen Delpechek. Beste aldetik, bikoteak Estatu osoko "inflazioa" (ez bakarrik Gipuzkoakoa) nabaritu duela adierazi zuen. Llanosek iruzkindu zuen "dirua gastatzeko intentzioarekin" etorri direla, baina "gauzen garestitasunaren ondorioz", atzo ez ziren ezer erosten ari. Emakumeak, bere aldetik, Londresera (Erresuma Batua) egindako beste bidai batekin alderatu zuen honakoa: "Han izan ginenean gauza gehiago erosi genituen, hemen baino".
Eguraldia
"Okerrago izan zitekeen"
Laura Acosta kantabriarra eta Vi-ctor García coruñarra ere egun pasa zeuden Donostian. Iruñean daude oporretan, baina atzo Gipuzkoa bisitatzera etorri ziren, eguraldi oso aproposa izan ez arren.
Goizez zein arratsaldez, eguzkia tarteka agertu zen hodei ilunen atzetik. Bitartean, euria hainbat turisten eguna zapuzteko bidean egon zen. "Ez gaitu beldurtzen", esan zuen Garcíak, "iparraldekoak izanik" euriarekin "ohituta" daudela gehitzen zuen bitartean. "Okerrago izan zitekeen", baieztatu zuen coruñarrak.
Modu berean pentsatzen zuten Ciudad Realeko Cristina Lópezek, Marta Castrok eta Natalia Trujillok. Azken momentuan bakarrik eta "zorte handiarekin" lortu zuten ostatua Anoeta Hotelean. "Orain dela hilabete eta erdi hasi nintzen bidaia prestatzen eta 26 tokitara deitu nuen lekua aurkitu aurretik", aitortu zuen Lópezek. Hiru neskak Kontxan ibili ziren paseoan eta eguzkia agertzen zen momentuetan "argazki booka" egiteko tartea har-tzen zuten. López "zorionekoa sentitzen" zen halere, "asteburu guztian zehar euria etengabe" egingo zuela pentsatzen baitzuen.
Atzo aprobetxatu ez zutenek, eta goizean euria egiteko arriskua badago ere, gaur arratsaldetik aurrera izango dute aukera hobea inguruak bisitatu eta argazki gehiago ateratzeko.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Publicidad