Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Tolosaldea Garatzen
ek bidaiak elkarrekin egiteko taldea sortu du webgunearen bitartez
marta san sebastián - Miércoles, 31 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:44h
votos
comentarios
Tolosa. "Zein ordutan geratuko gara unibertsitatera joateko?" galdera sarri entzun ohi dugu guztiok. Autoa partekatzea ez da orain martxan jarri nahi den ekimen berritzailea, baizik eta betidanik izan dugun ohitura, orain ikuspuntu ekologiko eta ekonomiko batetik berrikusia eta birbaloratua. Tolosaldea Garatzenek abian du autoa partekatzeko proiektua eta dagoeneko 27 erabiltzailek bidaiak partekatzeko interesa agertu dute garapen agentziak horretarako martxan jarritako on-line izaerako plataforman.
Tolosaldea Garatzenen eta Tolosaldeko udalen webguneen bitartez, autoa partekatu nahi duten pertsonak elkartzeko plataforma eratu da eta irailetik hona bataz beste 473 bisita jaso ditu. Hilean 5 erabiltzaile berri jasotzen ditu webguneak eta dagoeneko 27 erabiltzaile egonkor ditu. Gainera, lehen bakarka joan-etorri berdina egiten zuten 4 bikotek (edo talde) autoa parteka-tzen dute dagoeneko zerbitzu honen bitartez. Mugikortasun jasangarria eta herritarrek autoa era egokiagoan erabiltzea bultzatzen dituen "autoan elkarrekin" ekimen hau dagoeneko 9 autonomi erkidegok eskaintzen diete euren herritarrei.
Ordea, autoa partekatzea ez da gaurko kontua. Beti ezagutu dugu norbait, edo guk geuk, unibertsitatera edo lanera joateko autoa partekatu duena. Ez da zerbitzu hau behar ibilgailua partekatzeko, zen-tzuz jokatzea nahikoa da kutsadura eta kontsumo energetikoa murrizteko.
Dena den, Tolosaldeko udalek eta Tolosaldea Garatzenek plataforma hau martxan jarri dute ibilgailu pribatuaren erabilera murriztera bultzatzeko esfortzu gehigarri bat egiteko eta herritarrei baliabide berri bat eskaintzeko, motordun ibilgailuek sortzen duten kutsadura eta kontsumo energetikoa gutxi-tzeko eta garapen ekonomiko jasangarriago baten alde lan egiteko helburuarekin.
funtzionamendua Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eskaintzen duen zerbitzu honen bidez, antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak ikusteko aukera izango du erabiltzaileak. Hala, posta elektronikoaren bitartez jarri ahal izango da erabiltzailea haiekin harremanetan. Haien lehentasunak zein diren, autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia zein den eta beste hainbat datu ikusi ahalko ditu bidaideak errazago topatu ahal izateko. Mezu elektroniko bat utzi ahal izango die bidaia bera partekatzeko egokiak diren pertsonei. Guztia berehala egin ahal izango da eta bitartekaririk gabe.
Egitasmo honetan parte hartzeko interesa dutenek Tolosaldea Gara-tzen agentziak duen web orria bisitatu dezakete (www.tolosaldeagaratzen.com). Bertan esperientzien, parte hartzeko urratsen eta proiektu berri honek dituen helburuen berri ematen da.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
La lluvia deslucirá el inicio de la Semana Santa, aunque dará tregua algunos días
Publicidad