Publicidad
[Entrar | Registrarse]
hainbat estatu eta herritan
batera egiten ari dira ekimena emakumeen eskubideak aldarrikatzeko
n.g. - Viernes, 12 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:48h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. Ermuatik ekin zion atzoko jardunaldiari Emakumeen Mundu Martxak, Gipuzkoako errepide eta herriak zeharkatu baino lehen. Astelehenean (Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez) abiatu zen ekimenak Euskal Herria zeharkatzeko asmoa dauka, emakumearen kontrako indarkeria, bere eskubide sexualak, jasaten duen prekarietatea eta elikadura burujabetza nazioartean aldarrikatzeko helburuarekin. Hainbat herri eta estatuetan ari dira dei horiekin kaleak zeharka-tzen egunotan, baita Euskal Herrian ere.
Atzo Gipuzkoan izan zen Mundu Martxa. Goizean Ermuatik irten eta eguerdirako Zarautzen zen karabana, eta plazan harrera egin zieten partaideei, baita pintxo ba-tzuk jan ere. Arratsaldean Beasainera heldu ziren eta, handik, Tolosara abiatu ziren. Herriko arraunlariek egin zieten ongietorria Ibarrako zubian eta, minutu batzutan zehar txalupak hartu zuen ohiko karabanaren lekukoa.
Handik Donostiarako bideari heldu zioten eta 19.00etan Boulevardean bildu ziren hamaika lagunekin. Performance bat prest zuten donostiarrek indarkeria sexistaren inguruan eta beste bat maitasunaren inguruan. Bestalde, gainerako partaideekin konpartitutako testigantzak ere entzun zituzten.
Hiriburutik Errenteriara jo zuten eguna bukatzeko. Dena den, Mundu Martxak aurrera jarraituko du gaur eta bihar helduko da helmugara, Iruñeara, hain zuzen ere.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Un grupo de padres y alumnos mostró su apoyo al paro comiendo frente a la delegación de Educación en Donostia.
Publicidad