Publicidad
[Entrar | Registrarse]
a.z. - Domingo, 7 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 10:45h
votos
comentarios
"Vascuencearen legeak ez du euskararen etorkizuna ziurtatzen, hizkuntz eskubideen kontrako egoera bat dago Nafarroan eta atzera jo da azken urteotan. Momentu honetan euskalgintzari egin zaion diru-laguntzen murrizketa izugarri larria da". Xabier Mendigurenek garbi dauka ez dela posible egoerak horrela jarraitzea, eta nafar gizarteak ere ez duela hori nahi. Iparraldeko egoerari buruz, "aurrerapen txiki batzuk" ikusten hasi garela uste du, urte askotan ezer egin gabe egon ondoren. Kontseilua Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean aritzeko prest dagoela gogoratu du. "Oso berandu etorri da erantzun hau estatuaren aldetik eta oso murritza da oraindik, askoz indartsuagoa beharko luke". Ofizialtasuna aldarrikatzeaz gain, euskarak gizarteratu behar duela Ipar Euskal herrian uste du Mendigurenek, "duela gutxi arte ez baitzen ikusten, ez entzuten". Eta ildo horretan ETBk Baionan duen egoitza murriztea "izugarrizko atzera pausoa" izango litzatekeela dio.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Publicidad