Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
M. Legorburu - Miércoles, 24 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 07:41h
votos
comentarios
Gaur egun Cáritas-ek ehunka bolondres ditu gizartean eta, urtero milaka euro bideratzen ditu pertsona behartsuentzat. Cáritas diru kopuru horretara iristen da erakundea profesionalizatuta dagoelako.
Txirotasunaren aurrean, Cáritas beti hor egon da, zenbat dei, zenbat ekimen... Eta noski, tragediaren aurrean ere, Cáritas beti hor egon da... Oraingoan ere, gure krisi-ekonomikoaren aurrean hor dago... Eta horietako guztietarako beti alkartasun baikor batekin.
Cáritas benetako erakunde laguna da. Langabezia daukagun momentu honetan, zure alkartasun honetan aurrera egiten laguntzen du. Izan ere, gizartearentzat Cáritasek behartsuekin jarraitzen du.
Cáritas, eskerrik asko egindako eta egingo duzun guztiagatik.
Globalizazioa eta makroekonomiak agintzen duten aro honetan, gertuko eta txikiaren alde egin nahi dut nire apustua. Apustua zaila superportua, AHT (handi-handia), Makrohiria, Maxi. Super... nagusitzen ari direnean.
Gipuzkoa, eta Euskal Herri guztia, tamaina ezberdineko herri eta hiriz osaturik dago. Nik herri txikiak maite ditut gehien. Nekazal, mendi edo itsas ertzekoak. Eta bere aintzinako izaera mantentzeko gai izan badira, doble gusta-tzen zaizkit.
Korrente nagusien aurka nabil agian. Ez zait inporta. Sentimendu munduan ez dit inork ezer inposatuko. Eta haunditasun garaietan, kontsumismo basatia, proiektu erraldoi eta txikitzaile guztien gainetik, edertasuna defendatuko dut. Hemen eta munduaren azkeneko muturrean. Nola leike, lagunak, amazoniako herri eta hizkuntza indigenen, edo asiako galtzeko arriskuan dagoen espezie baten, edo ez dakit nongo paraje (urrutikoa, hori bai) baten defentsa sutsua egin, eta hemengoen aurka egon? Nork anestesiatu gaitu, edo zer interes izkutu daude jokoan?
Herri txikiak altxor haundiak dira. Eta beraiek dira gu garenenaren oinarria. Herri txiki bat galtzen denean, haundiak irentsita gehienetean, gure historiaren eta gure nortasunaren zati bat galtzen dugu. Batzuentzako hau progresoa izango da, eta mundu globalizatuan leku pribilegiatuan egotea. Eta poztu egiten dira herri txikiak desagertuz hiri haundiak egiten ari garelako. Ni ez. Ni tristetu egiten naiz. Dena eurotan neurtzen den hauetan, zenbat balio du herri txikietan disfrutatzen dugun lasaitasunak? Zenbat balio du "egunon" irrifartsu batek? Zenbat bihurgune horren ondoan, itxituren atzean, zelai baztarrean, sagarrondo horrek ematen duen itzalak? Zenbat baserriko abereez margotutako soroak edo pagoaz jositako baso mutur horrek arratsalde eguzkitsu batean?
Baten batek errealitate desitxuratutakoak direla esango dit, paisai idiliko hauek beste errealitate gordinagoa gordetzen dutela. Eta, neurri batean, arrazoia izango du. Nahiago nuke herri honetan gastatzen diren indar guztien portzentai txiki bat errealitate gordin hori aztertu eta soluzionatzeko erabiliko balitz.
Nik ez dut porlana gehiago nahi gure lurretan. Aspertuta nago kamioiak, eraikuntzak, lur mugimenduekin. Lurrari atsedena ematekoaren aldekoa naiz. Eta hiri haundiak hazi eta hazi egiten dira. Txikiak berriz, bere horretan jarraitzeko inertzia izaten dute gehienetan. Horregatik maite ditut nik txikiak.
Demostratuta dago txikiak badakigula elkar-tzen lana batera egin behar dugunean. Eta demostratuta dago hiri haundien menpe dauden herri txikiak lehenago edo beranduago hiriaren zati despertsonalizatua bihurtzen direla. Hori da nahi duguna?
Hurrengo astetan Igeldo Donostiatik bereiztuko den edo ez erabakiko du Gipuzkoako Diputazioak. Eta erabakia hartzen dutenek jakin beharko lukete herri bat bizirik mantendu edo herriarekin bukatzeko erabakia izango dela. Igeldo eta Gipuzkoan dauden hainbat herri udalerri bihurtzeko eskubidea eta beharra aldarrikatu nahi dut gaur.
Juan Carlos Izagirre
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Seis rostros diferentes para un único caos
I’m not there
El hombre lobo
Un hombre soltero
Publicidad