Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

"Lau erreka eta, aldi berean, bakarra"

Josu Baez Mujikak hirugarren olerki bilduma kaleratu du

Hiria argitaletxeak idazle donostiarraren 'Lau erreka' poema liburua aurkeztu zuen atzo

Sara Etxart - Miércoles, 17 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 08:11h

Josu Baez Mujika atzo, Donostian egin zuen aurkezpenean.

Josu Baez Mujika atzo, Donostian egin zuen aurkezpenean. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Donostia. "Larruje honetan/ nolabait askea./ Arruntasunean eror ez nadin/ barne-borroka desberdinetan murgildua:/ zenbat esateko isilduak/ ekaitz garaiak garaitzeko". Horrela hasi zuen Josu Baez Mujikak aurkezpena, kaleratu berri duen Lau erreka poema liburuaren olerki bat irakurriz. Hiria argitaletxeak lagunduta plazaratu duen hirugarren poesia lana da honakoa: "Lau erreka dira eta aldi berean, erreka bat da, ur hotsa, ingurua, eguneko gertaerak, gizakion zenbait kezka eta arazo azaltzen saiatu naiz", argitu zuen Baezek.

Liburua lau zatitan antolatuta dago eta paisaiak dira gai nagusia. Parajeak askotan "hirugarren pertsonan agertzen dira bere autonomia balute bezala", aipatu zuen sarrera idatzi duen Mikel Arregi Goenagak. Beste batzutan, berriz, paisaia horiek "poetari, gizonari lotuak daude, humanizatuak alegia", adierazi zuen. "Paisaiak Baezekin batera bizi dira eta nolabait bera ere izanarazi dute", gehitu zuen.

Idazle donostiarrak naturaren elementuak "kaleko semantikarekin" uztartzen dituela azaldu zuen Goenagak. "Haizearen bafleak" edo txantxangorriem kantuaz ari dela "ohiko airearen frekuentzia" bezalko esaldiek "txispa berezi bat sortzen dute", argitu zuen.

Herria, aberria eta euskararen inguruan ere idatzi du Baezek. "Gure garaiko pertsonengan asko azaltzen den etsipena nagusitzen da", aitortu zuen Goenagak. "Izugarriak egin nahi genituen baina neurri batean munduak jan gaitu", erantsi zuen. Azkenik, kezka sozial eta erlijiosoak ere azaltzen dira lanean.

EDUKIEN FORMA Olerkien bilduman, "hitz- joko eta hitz-lotura harrigarri asko dago", adierazi zuen. Horretaz gain, erritmo "biziko" poemak irakur daitezke Lau erreka liburuan. Baez idazleak "justizian oinarritutako etika eta humanismo zabal baten jabea da", aitortu zuen.

Formaren aldetik, olerkiak paperean jartzerakoan erabili duen forma espaziala "miresgarria" dela azaldu zuen. Goenagak olerki garrantzitsuenak irakurtzean Jorge Manrrique poetarekin gogoratu zela aipatu zuen. "Poema liburu handi eta oso sentitu baten aurrean gaudela iruditzen zait", gehitu zuen.

"Askotan esaten da esentzia garela, nik uste dut esistentzia gehiago garela esentzia baino eta lan honek hauxe bera frogratzen duela uste dut, emozionatu eta garatu egiten garela alegia, bestela olerki liburua bera ulertzerik ez dago", argitu zuen Goenagak. Hasierako olerkiaren bukaerak azaltzen duenez, "Inperfekzioak mugatzen nau/ baina ameslari jarraitzen dut/ erdietsi ezin den mitoaren atzetik".

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902