Publicidad
[Entrar | Registrarse]
termometroek zero azpiko graduak neurtu zituzten, kostaldean nahiz barnealdean
Alarma horia mantentzen du Barne Sailak gaur ere, eta arratsalderako izotz arriskua aurreikusi du Euskalmetek
j. imaz - Domingo, 14 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 11:42h
votos
comentarios
Gazte talde bat,lepoko, txapel eta eskularruak soinean, hotzari aurre egin eta Donostian paseatzen (Ruben Plaza)
Vista:
donostia. Elur faltan, muturreko tenperaturak izan ziren atzoko berria. Neguko hirugarren denboraleak zero azpiko balioetan kokatu zuen merkurioa eta herrialdea izozpean utzi zuten. Gipuzkoako hiriburuan eta, orohar, kostaldean, zero graduren bueltan ibili ziren termometroak; barrualdeko herrietan, berriz, zero azpiko minimoak ere neurtu zituzten.
Prezipitazioak eskasak izan ziren eta, ondorioz, elurra mendi goietan bakarrik ikusi zuten gipuzkoarrek. Lurraldeko mendateak eta errepide nagusi guztiak trafikoari zabalik egon ziren egun osoan zehar, EAE osoan bezala. Dena den, abisu horia indarrean mantendu zuen Barne Sailak eta hala jarraituko du gaur ere.
Hotza bihurtu da, aurreikuspenek abisatu bezala, Inauterietako protagonista nagusia. Mozorrorik onena bufanda, txapela eta eskularruak bihurtu ziren eta disfraza janztea erabaki zutenek, barrutik arropa dezente eramatea hobetsi behar izan zuten. Hotza herrialde guztian nagusitu baitzen, kostaldean nahiz barrualdean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi zuenez, elur kota 100 metroren bueltan kokatu zen, noizean behin itsas mailara jaitsiz. Han-hemenka prezipitazio txikiak egiteko aukera bazegoen ere, egun nahiko lehorra izan zen orokorrean.
Eguerdi partean oraindik zero azpitik gradu bat neurtzen zuten Donostiako termometroek. Barnealdean tenperaturak are eta ho-tzagoak izan ziren, aurreko egunetan eroritako elurrak izozteko modukoak. Adibide bezala, zenbait futbol partida bertan behera utzi behar izan zituzten Gipuzkoan, muturreko tenperaturak eta elurra zirela medio.
Euskalmetek aurreratu duenez, gaur ere antzeko eguraldia izango da Gipuzkoa osoan. Zerua hodei-tsu mantenduko da eta han-hemenka prezipitazioak eror daitezke, batez ere goizez. Elur kota 100 metroren inguruan kokatuko da, une batzuetan itsaso mailaraino jaitsiz.
Tenperaturari dagokionez ere antzeko jarraituko du eguraldiak. Hala kostaldean, nola barnealdean, zero azpiko tenperaturak nagusituko dira. Arratsaldean, gainera, izotz arriskua nabarmen handituko da, Euskalmetek jakinarazi duenez.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:10
15:55
15:01
14:46
14:39
14:29
Publicidad
La OTAN admite haber matado a 12 civiles
Dos cohetes se desviaron 300 metros y erraron en su objetivo de impactar contra un refugio insurgente en el sur de Afganistán
Publicidad