Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Eskualdeko UEMAko herrietan erreztasunak emango dituzte
m.s.s. - Viernes, 12 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 07:43h
votos
comentarios
Tolosa. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatuta, Guk abizena, zuk? kanpaina jarri du martxan Tolosaldeko UEMAko herrietan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera izango dute interesatuek.
Kanpainan parte hartu duten herriak ondokoak dira: Aduna, Irura, Anoeta, Elduain, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Orexa, Ikaztegieta, Altzo, Orendain, Baliarrain, Alegia eta Amezketa.
UEMAko zuzendaritza batzordearen ustez, "hizkuntza bateko abizenak beste hizkuntza batean idaztea ez da normala". Ekimenaren helburua normalizazioa besterik ez dela gaineratu dute kanpainaren sustatzaileek, eta gogorarazi dute hizkuntza normalizatuetan ez dela horrelakorik gertatzen.
Eskualdeko UEMAko herrietan etxe guztietara helarazi dute abizenak euskalduntzeko kanpainaren informazioa; izan ere, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini zaio kanpainari eta herritarrek beren postontzian jasotzen dute Berripapera. Horrez gain, toki esanguratsuetan postalak jarri dituzte abizenak euskalduntzeko jarraibideekin (udaletxeetan, kultur etxeetan, liburutegietan…).
UEMAk jakinarazi nahi du, Tolosaldean, UEMAtik kanpoko herrietan ere gauza bera egin behar dela abizenak euskal grafiara molda-tzeko, eta dei egiten die euskaldun guztiei "bere izanarekin koherente izan eta abizenak euskaratzeko".
Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte: lehenik, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi dela; bigarrenik, han emandako eskaera orria datuekin bete eta; hirugarrenez, ondoko agiriak eraman: nortasun agiriaren fotokopia, jaiotza ziurtagiria, errolda agiria eta familia liburua.
Gracias por su comentario
Publicidad
15:55
15:01
14:46
14:39
14:29
14:27
Publicidad
Aguirre: "Hemos tenido suerte de darle un puesto a IU y quitárselo al hijoputa"
La presidente de Madrid, pillada por un micro abierto, se congratula de dejar a Gallardón sin uno de sus consejeros en Caja Madrid
Publicidad