Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Unibertsitario berrien peskizan

Datorren astean zabalduko da 25 eta 45 urte baino gehiago dituztenen izen-ematea

40 urtetik gorako balizko ikasleak ere unibertsitatean sartu ahalko dira azterketarik gabe, lan ibilbidea ziurtatzen badute

J.I. - Miércoles, 10 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 08:09h

Donostia. Batxilergoko azken urteko ikasleez gain, edonor saia daiteke unibertsitate ikasketak egiten. Adineko jendea, ibilbide profesional zabala duen oro, liburuen artera itzuli eta ikasi nahi dutenak... Europako Goi Hezkun-tzaren Eremura moldatzen duen legediak unibertsitaterako sarbideak ere aurreikusten ditu, eta kasu bakoitzerako bide ezberdinak ezartzen ditu. Gainera, unibertsitatera sartzeko ate horiek bultzatzea da lortu nahi duten helburu nagusietako bat legediaren erreformarekin.

Datorren astelehenean irekiko zaie 25 eta 45 urte baino helduago diren balizko ikasleei matrikula epea. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) webgunean zehazten denez, kolektibo horiei azterketa bat egingo zaie. Froga hori pasa behar dute unibertsitate ikasketarik inoiz egin ez dutenek. Bi kasu horietan, 25 eta 45 urte baino gehiago duten balizko ikasleen-tzat, deialdi ezberdinak antolatzen dituzte eta azterketa ere ez da berbera izaten. Adin talde bakoitzera moldatzen dute hautaproba berezi horren formatua.

Lan ibilbidea Aurtengo berritasunik handienetako bat, baina, proba horiek gainditu gabe unibertsitatean sartzeko aukera izango dutenena da. Izan ere, lan ibilbide bat ziurtatzen duten 40 urte baino gehiagoko balizko ikasleek matrikula egin ahal izango dute goi mailako ikasketak burutzeko, beti ere aukera hori aurreikusten duten graduetan. Azken horien izen-emate garaia ere datorren astelehenean zabalduko da eta, prozesuan zehar, beren ibilbide profesionala egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

Lanbide Hezkuntzatik datozen ikasleek, berriz, orain arte kupo bat zeukaten unibertsitatean sartu ahal izateko. Hemendik aurrera, baina, kuota hori desagertu egingo da.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902