Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Hasiera gazi-gozoko ohitura zaharra

kaldereroen konpartsa desagertzear egon zen kandelaria eguna lan egun deklaratu zutenean

E. Arrazola - Domingo, 7 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 10:37h

Galería Noticia

Donostia. Gaurko egunarekin, gero eta herritar gehiago mozorrotzen dira Hungariako kaldereroen jantzi eta instrumentuekin. Izan ere, hiriko auzo gehienetan antolatzen dituzte horrelako konpartsak eta ehunka lagunek hartzen dute parte gero eta errotuagoak dauden desfile hauetan. Hala ere, sortu ziren garaiarekin alderatuz, konpartsa hauek erabat aldatu dira.

XIX. mendearen lehenengo erdian aurrekari batzuk izan arren, Donostiako lehenengo Kaldereroen konpartsa 1884.urteko otsailaren 2an irten zen kalera, urtarrilaren 20an hasten ziren inauterien ospakizunen barruan. Kandelariaren jaiegun katolikoaren eguna zela baliatuz, Unión Artesana eta La Fraternal herri elkarteko kide hungariarrek Raimundo Sarriegi eta Adolfo Combaren letrak abestu zituzten jendaurrean.

Donostia Kulturatik jakinarazi dutenez, estreinaldia arrakatatsua izan zela ikusirik, antolatzaileek konpartsarekin aurrera egitea erabaki zuten, baina hurrengo urteak gazi-gozoak izan ziren eta desfilea desagertzeko zorian egon zen. Arrazoia Pío X.a Aita Santuak 1912. urtean Kandelariaren eguna lan egun deklaratzeko erabakia izan zen, ordura arte Kaldereroen eguna jai izaten zelako donostiarrentzat eta horrek jendearen parte hartzea bultzatzen zuelako. Zorionez, jai eguna 1924.urtean berreskuratu ahal izan zen, baina horrek ez zituen arazo guztiak uxatu eguraldi txarrak, diru arazoek eta arazo politikoek Kaldereroen festa mehatxatu bai-tzuten hurrengo urteetan.

Egoera honen aurrean, Kaldereroen konpartsaren aldekoek egin zuten lan handiaren ondorioz, ohitura herritarren artean hedatzea lortu zuten eta baita festa otsailaren lehen larunbatera mugitzea ere. Geroztik, Donostiako auzo gehienetan desfileak antolatzen dituzte eta horren isla dira aurten ikusi ahal izango diren 19 taldeak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902