Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Emakumea eta islama, aztergai Altzako kultur etxeetan

Solasaldiak eta proiekzioak antolatu dituzte auzoan datozen egunetarako

n.g. - Martes, 2 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 08:23h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Donostia. Casares Tomasene eta Altzako kultur etxearen hil honetako gaia Emakumea eta Islama izango da eta, ondorioz, horren inguruko mintzaldiak eta proiekzioak antolatuko dituzte datozen egunetan.

Larunbatean "Kika supersorgiña" antzezlan komikoa aurkeztuko dute Altzako kultur etxean

Lehenengo hitzordua hilaren 11an izango da 19.30ean Darieta bidean kokatzen den kultur gunean. Bertan, iazko udan Iran zeharkatu zuen neska talde batek hitzaldia eskainiko du Iran pil-pilean...eta gu saltsan izenburupean. Han ikusi eta bizitakoak kontatuko dituzte jendeaurrean, Islamean bizi diren emakumeengan harreta berezia eskainiz. Solasaldirako irudiekin osatutako diaporama baten laguntza izango dute, gaineras.

Gai berarekin jarraituz, sei egun beranduago, Orio produkzioaken Fatimetu filma ikusi ahal izango da leku eta ordu berdinean. Elkarbizi-Berpiztu elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako hitzordu honetan, gizon saharar batekin maitemindu eta desertu lehorrera bizitzera joan zen Gurutzeren (Sahararrentzat Fatimetu) istorioa ezagutaraziko dute.

Gainerakoak Emakumea eta Islama gaiaren inguruan prestatutako ekitaldiez gain, datozen asteetan beste hainbat hitzordu izango dira Altzan. Lehenbizikoa bihar bertan izango da Tomasenen umeentzako Kilimak eta ipuinak saioa izango baita 17.30ean. Ostegunean, Hasiera txikiko ipuin eztiak kontuaren txanda izango da 18.00etan eta larunbatean, azkenik, Kika Supersorgiña antzezlan komikoa aurkeztuko dute. Ekitaldia 18.00etan izango da Larratxo pasealekuko Altza kultur etxean eta sarrera 2,5 eurokoa izango da.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902