Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Enpresetarako planak azaltzeko jardunaldia izango da bihar Intsausti jauregian
J.L. - Miércoles, 27 de Enero de 2010 - Actualizado a las 07:36h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Azkoitia. Azkoitiko Udalak Emun Lana Euskalduntzeko Kooperatibarekin kontratua sinatu berri du, beti ere, euskararen erabilera lan munduan bultzatzeko helburuarekin.
Hori dela eta, herriko enpresetan garatzeko euskara planen ezaugarriak azaltzeko jardunaldia izango da bihar (12.00etatik 13.00era arte), Intsausti Jauregian.
Jardunaldi hori hiru zatitan banatuko da. Hasteko, Asier Aranbarri alkateak ongietorria emango die parte-hartzaileei eta horren ondoren Emun kooperatibako teknikaria den Lorea Izagirrek euskara planen nondik norakoak azalduko ditu. Azkenik, Jesus Mari Astigarraga, Danobat Kooperatibako presidenteak, berak zuzentzen duen enpresako esperientziaren berri emango du; galderak eta eskaerak egiteko izango den tartea ireki aurretik.
Jardunaldia gaiaren inguruan interesa duen edonori zuzenduta dago eta norbaitek informazio gehiago behar izanez gero Udaleko Euskara zerbitzura (943 857170 telefonoa) edo Emunera (692 730246) dei dezake.

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Azkoitiko Udalak ikerketa toponimikoa osatzeko herritarren laguntza eskatu du
Sukaldeko olioa birziklatzeko edukiontziak ipini dituzte Urola Erdiko zazpi herrietan
Azpeitiak ekintza ugari antolatu ditu 2010ean Herri Gutunaren 700. urteurrena ospatzeko
Trece agentes del valle del Urola recibirán certificados de Calidad Turística