Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Azkoitiarrek otsailaren 1era arte dute proposamenak aurkezteko aukera udaletxean
J.L. - Miércoles, 27 de Enero de 2010 - Actualizado a las 07:36h
votos
comentarios
Azkoitia. Azkoitiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia ikertzeko 2006. urtean bultzatutako proiektua amaitzear dago. Hala ere, Udalak herritarren laguntza eskatu du "lokalizatu gabeko leku izenak herriko mapan kokatzeko".
Azken batean, udal agintarien ustetan, "azkoitiarrok gara inor baino hobeto herria eta bere ingurua ezagutzen dugunok".
Edonola ere, abian jarritako prozesua borobiltzeko, Udaleko Euskara sailak toponimia lanari buruzko azalpenak jasotzen dituen Azkoitiko leku izenak liburuxka banatu du herriko etxeetan.
Argitalpen horretan, orain arte egindakoa azaltzeaz gain, herritarren proposamenak jasotzeko orria agertzen da.
Horrela bada, azkoitiarrek otsailaren 1era arte dute toponimia lana osatzeko euren ekarpenak eta zuzenketak aurkezteko aukera, herritarrentzako harrera bulegoan edo euskara@azkoitia.net helbide elektronikoaren bitartez, hain zuzen ere.
Ekarpen guztiak jaso eta aztertu ondoren, Udalbatzarrak herriko mendi, erreka, kale, plaza, auzo, iturri eta bestelako lekuen izenak jasotzen dituen toponimia lana onartuko du.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:32
16:56
16:51
16:35
16:18
El Balenciaga Museoa renueva su colección
Las nuevas piezas ofrecen una secuencia cronológica más completa de las creaciones del gran modisto.
16:25
La Fiscalía no ve delito en la pitada al himno porque todavía no se ha producido
La Fiscalía se ha opuesto a admitir a trámite la querella presentada por la Fundación para la Defensa de la Nación Española (DENAES).
Publicidad
Publicidad