Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Hitzaldiak, jaialdi bereziak, liburu aurkezpenak eta lehiaketak izango dira
Ainara Martinek urteurrenerako egindako logotipoa gune eta leku desberdinetan ikusi ahal izango da
Jabi Leon - Sábado, 23 de Enero de 2010 - Actualizado a las 10:21h
votos
comentarios
Vista:
Azpeitia. Azpeitiko Herri Gutunak 700 urte betetzen ditu aurten eta data berezi hori gogoratzeko mota askotariko ekintzak izango dira urte osoan zehar herrian. Okasiorako prestatutako egitaraua atzo aurkeztu zuten udaletxean.
Egungo krisi ekonomikoak eragina izan du Udaletik bultzatutako egitaraua antolatzeko orduan baina, hala ere, udal agintariek urteurrena "duintasunez" gogoratzeko aukera izango dela nabarmendu dute.
Julian Eizmendi alkateak esandakoari eutsiz, "antolakuntza eta administrazio aldetik, orain dela 700 urte jasotako dokumentua urrats garrantzitsua izan zen eta orain, atzera begirada bat eman eta etorkizunerako hausnarketa egin ahal izango dugu".
Horrela bada, antolatutako ekitaldiek urteurrena agertzen lagunduko dute. Besteak beste, hitzaldiak, jaialdi bereziak, liburu aurkezpenak eta lehiaketak izango dira.
Era berean, Ainara Martinek egindako logotipoa ikus ahal izango da gune eta leku desberdinetan. "Irudi hori herriko etxeetan banatuko diren erosketak egiteko poltsetan eta taberna eta elkarteetan izango diren azukre poltsetan azalduko da", esan du Ana Mendizabal zinegotziak.
Bestalde, Azpeitiko arlo desberdinak jorratuko dituen liburu bilduma eta umeei zuzendutako ipuin bilduma argitaratuko dituzte.
Udalak 700. urteurreneko egitarau zabala antolatzen aritu diren pertsonen laguntza eskertu du eta herritar guztiak animatu nahi ditu prestatutako ekintzetan parte hartzera.
Ildo beretik, udal arduradunek Azpeitiko historia ezagutzeko egingo diren ekitaldi guztiak irekiak izango direla nabarmendu dute.
"Azpeitian zer?" lehiaketa Udalak maiatzera arte luzatuko den lehiaketa berri bat abiatu du urtarrileko Azpeitian zer? aldizkariko alearen bitartez. Bertan, herriari buruzko galderak egiten dira eta amaitzen denean, erantzun egoki gehien dituztenek sariak jasoko dituzte.
Guztira, 100 galdera izango dira bost hilabetetan banatuta. Alde batetik, 14 urte arteko haurrentzako maila izango da eta bestetik, adin hori gainditzen dutenentzako maila. "Galderak erantzuteko liburuetan begiratzea beharrezkoa izango da eta honek historia gehiago irakurtzea eta ezagutzea ekarriko du", azaldu zuen Imanol Elias historialariak atzoko aurkezpenean.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:35
16:18
El Balenciaga Museoa renueva su colección
Las nuevas piezas ofrecen una secuencia cronológica más completa de las creaciones del gran modisto.
16:25
La Fiscalía no ve delito en la pitada al himno porque todavía no se ha producido
La Fiscalía se ha opuesto a admitir a trámite la querella presentada por la Fundación para la Defensa de la Nación Española (DENAES).
16:01
15:51
14:57
Publicidad
"Pocos vascos que entran en el despacho de Garzón salen con un auto favorable"
En el acto de apoyo a 'Egunkaria' en Madrid participaron el periodista Mariano Ferrer o la abogada Carmen Lamarca, entre otros
De la Vega tacha de "oportunista, ocurrente y contradictoria" la propuesta de Rajoy
Ha dicho que la actitud de los 'populares' "resume muy bien" su forma de hacer oposición
Publicidad