Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Bidasoa-Txingudi

Adinekoen testigantzak jaso ditu "Hondarribiaren oroimena"k

24 adinekoren testigantzak

bideoan bildu dira

"Duela urte gutxira arteko bizimoduari" buruzko dokumentala argitaratuko dute datozen hilabeteetan

Xabier Sagarzazu - Viernes, 22 de Enero de 2010 - Actualizado a las 07:32h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

Hondarribia. Gaurko belaunaldi berriek sinestuko ez luketen bizimodua zuten, duela ez horrenbeste, hondarribiar askok. Hauen testigantza jasotzeko, Hondarribiaren oroimena: Gure aitona-amonekin blagan proiektua aurkeztu dute.

Gregorio Berrotaran baserritar eta aldi berean zinegotzia ere badenaren ideia bat jarraituz, Pio Perez Aldasoro eta Koro Murua ikerlariek, Andres Espinoza kamara teknikariak lagunduta, hiriko 24 adineko pertsonari elkarrizketak egin dizkiete bideoa erabiliaz.

Aberatsagoa "Egokia zitekeen soinu grabaketa hutsa egitea edo liburu baterako idatziak jasotzea, baina bideoak aberastasun handiagoa dauka, elkarrizketatuaren espresioa, keinuak eta itxura ere, kontatzen ari denaren esanahiaren parte ere baitira", esan zuen Koro Muruak atzo udaletxean egin zen aurkezpenean.

Pio Perezek, bere aldetik, egin berri duten lana "salbamenduko etnografia" dela esan zuen, "aspaldiko bizimodu hura kontatu ahal digutenak gero eta gutxiago baitira, zoritxarrez adinagatik asko dagoeneko hil direlako; horregatik, lehenbailehen egin beharreko lana zen ikerketa hau".

Ikerlari honen ustez, "hondarribiar arrunt hauen bizipenak jaso-tzea, izen eta gertakari handietatik haratagoko historia biltzea ere ba da, eta Hondarribiaren historia aztertzeko testigantzen artxibategia bilakatuko dira bildutako irudiak".

Azaroan hasi eta aste honetara arte aritu dira ikerlariak adineko 24 hondarribiarrak elkarrizketa-tzen, eta guztira, 35 orduko bideo grabazioa bildu dute.

Dokumentala "Orain, proiektuaren bigarren fasea hastera doa, irudi guzti horiek eta bertan esandakoak jaso, sailkatu eta ordenan jar-tzekoa; ondoren, 40 edo 45 minutu inguruko dokumental bat argitaratu nahi dugu; gainera, grabazio osoa artxibategiko fondoa izango da, ikerlarientzat", esan zuen Kote Guevara, Hondarribiko Udal Artxibategiko arduradunak.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902