Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Hernanik Inauterietan elkarte, herritar eta saltoki aktiboenak sarituko ditu

Jai Batzordeak aurtengo omenaldia Buruhandi eta erraldoien konpartsari eskaintzea erabaki du

a.m. - Sábado, 16 de Enero de 2010 - Actualizado a las 10:22h

Hernani. Aurtengo Inauteri festetan herritarren parte-hartzea handitzeko xedearekin, Hernaniko Jai Batzordeak Sari Berria izeneko egitasmoa prestatu du. Ekimen honek jaietako hiru proposamen sarituko ditu: jende gehien biltzen duen elkarteari, etxeko balkoia gehien apaintzen duenari eta saltokietako eskaparate apainduenari.

"Hori dela eta, herritarrei dei berezi egin nahi diegu egun horietan beraien etxeko balkoiak apain ditzaten", azpimarratu dute egitasmoaren arduradunek.

Hiru esparru horietako irabazleak Jai Batzordeak berak aukeratuko ditu egingo duen Inauterietako balorazio bileran. Elkarte, herritar eta komertzio garaileek plaka bat eta mariskada bat jasoko dute sari gisa.

omenaldia Bestalde, Jai Batzordeak 2010eko pertsonai omendua herriko buruhandi eta erraldoien konpartsa izango dela aurreratu du eta jaiak Ane Loinaz hernaniarraren kartelak iragarriko duela jakinarazi du, bere lana lehenengo postua lortu baitzuen Inauterietako kartel lehiaketan.

Azkenik, aurtengo karrozen ibilbidea Urbieta,Izpizua, Kale Nagusia, Gudarien plaza, Kardaberaz kalea, eta berriro Kale Nagusia eta Gudarien plaza izango da.

Amaitzeko, otsailaren 13an ospatuko den Mozorro festa prestatzeko bigarren bilera datorren asteazkenean Biteri kultur etxeko areto nagusian, 17.00etatik 18.00etara, egingo dela gogorazi dute.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902