Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Begoña bilbaok zuzendutako antzezlana ikusgai egongo da asteburuan donostian
Ramon Agirre, Asier Hormaza eta Juan Garai aktoreek antzeztuko dute Anthony Shaffer gidoigilearen testua
sara etxart - Viernes, 8 de Enero de 2010 - Actualizado a las 07:51h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. Txalo Produkzioak konpainiak Anthony Shaffer gidoigile ingelesaren Arrastoa antzezlana aurkeztuko du urtarrilaren 15, 16 eta 17an Donostiako Antzoki Zaharrean 20.00etan. Begoña Bilbao izan da akzioa, intriga eta komedia biltzen dituen lan honen zuzendaria eta Iraitz Lizarraga haren laguntzailea. Lanean parte hartzen duen Ramon Agirre aktoreak, obraren egokitzapena eta itzulpena ere egin ditu "akzioa errespetatuz baina zertxobait arinduz", azaldu zuen atzoko aurkezpenean.
Andrew Wyke (Ramon Agirre) pertsonaiak nobela beltzak idazten ditu eta italiar jatorriko Milo Tin-dle (Asier Hormaza) gaztea etxera gonbidatzen du hizketaldi bat izateko asmoarekin. "Wykeren emaztearen maitalea da Tindle, casanova bat alegia", aipatu zuen Agirrek. Hizketan ari direla idazleak negozio bat eskainiko dio gazteari ingelesek "ohikoa duten patxadaz" baina "ustez biak irabazle irtengo diren joku hori arriskutsu bihurtuko da", argitu zuen aktoreak. "Tindlek onartu egingo du proposatutakoa eta hortik aurrera, xake partida bat izango balitz bezala, batzuetan batek irabaziko du eta besteetan bestea nagusituko da", gehitu zuen.
"Barre algarak ateratzeko modukoa ez den arren, irribarrea mantentzen du lanak", dio Asier Hormazak
"Goi mailako komedia lantzen du obrak. Ingelesak direnez, esan nahi dituztenak ez dira inoiz zuzenean aipatzen; beraz, hitz jokuez eta ironiaz jositako testua da", azaldu zuen Hormazak. "Misterioz bustitako komedia poliziakoa da eta barra algarak ateratzeko modukoa ez den arren, irribarrea mantentzen du". Gainera, "hasieratik bukaeraraino publikoa tentsioan egongo da". Dramaturgiaren aldetik, "oso modu inteligentean dago sortua, joko eta trikimailu askorekin", erantsi zuen.
Aktoreen zerrendan Juan Garai da hirugarren pertsonaia: "istorioari beste bizigarri bat ematen dio, ikuslearentzat sorpresa bat izango da", argitu zuen Agirrek.
Antzezlana "akzioz beteriko historia da, borroka dialektikoa fisikoa bihurtzen da momentu batean", aurreratu zuen. Aktoreek Arrastoa "oso entretenigarria" dela azaldu zuten eta beraientzako "karamelo bat dela" aitortu zuten.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
Publicidad
Munilla deja la Diócesis de Palencia en manos del Opus Dei
Los trabajadores de Cáritas de Palencia se enfrentaron al nuevo obispo de Donostia
Publicidad