Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Testua eta argazkia
Asier ZalduaMiércoles, 6 de Enero de 2010 - Actualizado a las 09:42h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Gemma Sangines eta tailerrean parte hartu zuten urretxuar eta zumarragarrak. (Foto: a.z.)
Vista:
G IZARTE elebidun honetan, askotan euskaldunek eragozpenak dituzte euskaraz hitz egiteko. Oztopo horiei aurre egiteko Ferran Suay eta Gemma Sangines valen-tziarrek TELP tailerra sortu dute eta Euskadiko herri askotan eskaini dute dagoeneko. Joan zen astean Urretxu eta Zumarragan izan ziren. Ekimenak arrakasta izan zuen: urretxuar eta zumarragarrek trabak saihestu eta euskaraz egin nahi duten seinale.
Tailer hau euskaraz egin nahi duten euskaldunei zuzendua dago eta helburuak honakoak dira: gizarte elebidun honetan eguneroko hizkuntza-gatazka kudeatzeko tresnak eskuratzea, euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, euskaraz egiten den egoera guztietan eroso sentitzeko baliabideak eskuratzea eta solaskidearen hizkuntza-jarrera hobe-tzeko bideak ikastea.
Aipatu bezala, Suay eta Sangines psikologoak Urretxu eta Zumarragan izan ziren joan zen astean. Ekimenak arrakasta izan zuen Urola Garaiko bi herrietan: 23 lagunek parte hartu zuten eta irakasleak txalo artean agurtu zituzten. Jexuxmari Alberdi Urretxuko Udaleko Euskara teknikaria antolaketa lanetan aritu da eta bere garaian tailerrean parte hartu zuen. "Hizkun-tzaren inguruan sortzen diren gatazkak konpontzeko teknikak eskaintzen dira. Toki batera joan, lehen hitza euskaraz esan eta parekoak gazteleraz egiteko eran-tzuten digunean, haserretu gabe, geureari nola eutsi irakasten da".
Tailerrean parte hartu ondoren, praktikara pasatu beharra dago. "Beti ez da erraza geureari eustea. Taberna batekoa, adibidez, egoera lasaia da. Tren geltokiko leihatilara, ordea, presaka joaten gara eta aurrekoak ulertzen ez badu… Dena den, norbaitek erdaraz erantzuten digunean berehala gaztelerara pasatzeko joera dugu: apurtxo bat gehiago eutsi beharko genioke geureari", azaldu du.
Horretarako eskaintzen diren tresnen artean, aurreiritziak saihestea dago. "Herritik kanpora joaten garenean, jendeari bere itxuraren arabera euskaraz edo gazteleraz egiteko ohitura dugu. Baina oker bagabiltza, euskaraz dakienari gazteleraz egiteko arriskua dugu. Aurreiritzi horiei aurre egiten jakin behar dugu", aipatu du.
Urretxu eta Zumarragako udaletako Euskara batzordeek egitasmo gehiago dituzte eskuartean. Erosleek euskara erabiltzen duten merkatariak saritzeko aukera dute, adibidez. Azken asteotan herritarrek bozkatu egin dute eta hilaren 20an jakinaraziko da zein-tzuk diren boto gehien jaso dituzten merkatariak. Gainera, eskualdeko lau udalek antolatutako ekimen honetan parte hartu duten kontsumitzaileek 100 euroko sei erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute.

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado