Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Herrerako futbol zelaian
izango da zita, 16.00etatik aurrera
Hainbat ikastetxetako 120 ikasle inguruk hartuko dute parte jaialdian
andere santisteban - Martes, 29 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 08:54h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Vista:
donostia. Altzako Bizarrain kultur elkarteak eta Herrerako Sporting Kirol Elkarteak, seigarren urtez jarraian, Altzako Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dute Altzako Euskaraz Bai dinamikaren baitan.
Jaialdian parte hartzera anima-tzen direnek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute gaur eta bihar artean Herrerako futbol zelaian, 16.00etatik aurrera bi egunetan.
Ekimen honen helburua argia da antolatzaileen hitzetan: "Haur, guraso eta ikastetxe zein kirol elkarteetako kide eta trebatzaileei erakustea normaltasunaren bidean euskarak esparru naturaltzat dituela bai kirola eta baita jolasa ere". Beren ustetan, gainera, "garrantzitsua" da oso euskarak aisia garaian duen egitekoa azpimarratzea, hori baita hizkuntzak aurrera "normaltasunez" egiteko funtsezko oinarrietako bat.
antolatzaileak Seigarren edizio honetan, Herrerako Sporting futbol taldeaz gain, La Anunciata ikastetxea, La Asunción ikastetxea, Herri Ametsa ikastola, Altza ikastetxea, Herrera ikastetxea eta Oleta ikastetxeetako ikasleek ere parte hartuko dute. Guztira, infantil, alebin eta benjamin kategoriatako 120 gaztetxok izango dute euskara eta kirola uztartuko dituen ekimen honekin gozatzeko aukera paregabea.
Txikienei zuzendutako euskarazko hainbat kultur produktu ere zozkatuko dituzte bihar festaren baitan
Hala ere, futbol norgehiagokak ez dira Euskaraz Bai Futbol Festaren baitan antolatutako ekimen bakarrak. Izan ere, bihar bertan zozketa bat egingo dute antolatzaileek Herrerara inguratzen direnen artean. Eta, zein izango ote da saria? Txikienei zuzendutako euskarazko komikiak, liburuak, CDak, DVDak eta beste hainbat kultur produktu, gozatuz ikastea ere posible dela erakusteko helburuarekin emango direnak.
kartela eta slogana Hala ere, zer da jaialdi bat kartel eta sloganik gabe? Hori dela eta, urteroko legez, aurten ere Euskaraz Bai Futbol Festaren baitan, Altzako Bizarrain kultur elkarteak kartel eta slogan lehiaketak antolatu ditu, jaialdiari dagozkion esaldi esanguratsuak eta koloreak ipintzeko helburuarekin.
Altzako ikastetxeetako zortzi eta hamabi urte arteko ikasleentzat zuzendurik zegoen lehiaketa eta, jadanik, ezagutzera eman dituzte garaileen izenak.
Kartel txapelketan, alde batetik, Harri Berri-Oleta ikastetxeko zor-tzi urteko Noelia Gómez Varelaren marrazkia izan da txapeldun. Slogan txapelketan, bestalde, Harri Berri-Oleta ikastetxeko hamar urteko Adrián Curtu Amiano izendatu dute garaile.
Gómez eta Varelaren lanek eta beste hainbat marrazki deigarrik osatzen dute, hain zuzen ere, futbol festaren seigarren edizio honetako kartel ofiziala.

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado