Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

"Mari-lur eta "Mairu-lur" Zubimendi eta Urbeltzen eskutik

Gipuzkoako mitologia eta  historian sakontzen dute egile donostiarren bi liburuek

S.E. - Viernes, 18 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:45h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati
Zubimendi, Urbeltz, Aranburu eta Mendizabal, atzo Donostiako aurkezpenean.

Zubimendi, Urbeltz, Aranburu eta Mendizabal, atzo Donostiako aurkezpenean. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Donostia. Joxe Ramon Zubimendik eta Juan Antonio Urbeltzek bi liburu aurkeztu zituzten atzo, Gipuzkoa Mari-lur eta Gipuzkoa Mairu-lur. Gai ezberdinak jorratzen dituzten arren, elkarrekin argitaratu dituzte. Desberdinak izanda ere, lotura estua dute biek. "Gipuzkoako sorrera eta bilakaera agertzen dute, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, lengoaian, historian eta kulturan oinarrituta", azaldu zuen Maria Jesus Aranburu kultura diputatuak.

Urbeltzek Gipuzkoa Mairu-lur lana idatzi du gazteleraz. "Liburu honen historiak eta mairu hitzaren metaforak hamabost urte daramatzate nirekin", aipatu zuen egileak. "Mairu hitzak duda gabeko jatorri historikoa badu ere, berez, Mendebaldeko kulturaren metafora bat ezkutatzen du", argitu zuen.

Iraganeko garai haietan, Gipuzkoa ekosistema arriskutsu baten jabe zen, ibai zabal eta ihiz estalitako estuarioez hornituriko parajeak zituen. Lurraldea menpe zuen "errege mairua" garaitu eta gero bilakatu zen horrelakoa, eta bizi izandako "drama horren adierazpen gisa, errege mairua eta paisaia Gipuzkoako armarrian geratu ziren errotuta", azaldu zuen Uberltzek.

Mari Zubimendik Gipuzkoako Mari-lur liburua euskaraz landu du. Autoreak Joxe Migel Barandiaranek eskaini zizkion hitz batzuk ekarri zituen gogora: "Euskal Herriak bi eratako gizonak ematen ditu: eskribauak eta kapitainak. Ni eskribaua naiz, notarioa; eta zu, kapitaina. Nik bilatuz, aurkituz eta idatziz jaso dut gure arbasoen ahotik entzundako munduaren berri eta orain, kapitaina zu zarenez, beharbada zuri dagokizu lan hori interpretatzea".

Zubimendik lanean hiru ondorio ateratzen ditu: Mari, euskaldunen Jainkosa eta Izadiaren ama beltza dela, euskaldunon jatorri mitikoa: gizon-emakumeok Basajaun-Basandereen seme-alabak garela eta gure aiton-amonak hartzak direla eta ez tximinoak.

"Mitoaren bidez kulturaren adibide batzuk iristen zaizkigu, eta hauek utzi duten arrastoari jarraipena egitea da egileen lanetako bat", aipatu zuen Aranburuk. "Ez dago zientzia zehatzik, gizakiak bizitzari aurre egiteko asmatu dituen mitoak azaltzen dira eta ulertzeko pistak uzten dizkigute", gehitu zuen. "Gipuzkoako historia metaforikoa agertzen da", adierazi zuen Antxine Mendizabalek, Elkar argitaletxeko editoreak.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902