Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
ezpala - Domingo, 13 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 10:28h
votos
comentarios
Vista:
Txapeldunari txapela jarriko diozu. Lan erosoa?
Atsegina. Poz ederra hartu nuen antolakuntza nitaz gogoratu zenean. Txapelketako saio baten amaieran, Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko presidentea, hurbildu eta nirekin hitz egin nahi zuela esan zidan. Egun batean txapelketako hiru antolatzaile etxera etorri eta proposamena egin zidaten.
Joan zirenean, "a zer lana eman didaten" edota "hau da hau plazerra" pentsatu zenuen?
Poza hartu nuen. Halere, zera pentsatu nuen nire artean: "lan hori egiteko ba al dut nik behar den kategoria?".
Buelta asko eman al diozu txapela jartzeko uneari, edota etortzen den bezala egingo diozu aurre?
Zeini eman baneki, aldez aurretik bertsoren bat prestatuko nuke. Baina hori inork ezin du inondik inora ere jakin.
Txapela nola jarri entrenatzen aritu al zara?
Kalean ez dut txapelik janzten. Bai, ordea, baserrian. Ez naiz entrenatu baina moldatuko naiz.
14.000 pertsona izango dituzu aurrez aurre.
Lan horretara joanez gero, 14.000 izan, edota 5.000 izan, berdin-berdina da. Lo egiten ez naiz oso ona baina txapela jartzeko lanak, ez dut uste loa galaraziko didanik.
Duela 30 urte, Carmelo Balda pilotalekuan, omenaldia jaso zenuen. Gaurkoa, orduko haren bigarren zatia?
80 urte ditut, eta oraindik ere bertsotan aritzen naiz. Bertsolari guztiekin, zahar eta gazteekin, oso ondo moldatzen naiz oholtzan. Urtean zehar tarteka-marteka ari-tzen naiz plazaz plaza. Garai bateko laurdena. Egutegian idazten ditut saioen datak: hurrengoa, Elgoibarren, abenduaren 29an.
Lehen oso maiz ibiltzen zinen.
Bai. Urte batzuetan ehunetik gora saio egin nituen.
"Gogorrean zaila da niri malkoak ateratzea, baina bigunean oso sentibera naiz", irakurri dut. Hala al zara?
Bai. Bertsotan gai mota guztiak gustatzen zaizkit baina lan serioekin baino, alaiekin hobeto moldatzen naiz. Zirikatzaile fama izan dut beti.
Zure curriculumean ez dira txapelketa asko azaltzen.
Oso gutxitan parte hartu baitut. Nagusian, ezta bakar batean ere.
Halere, gogoan duzu "Loiola Irratia"k 1963an antolatu zuena.
Baita 1959an, Aginagan jokaturikoa ere. Hasiberria nintzen bertsotan. 1962an, Donostiako sariketan, bigarren egin nuen.
Eta entzule bezala nola gogora-tzen dituzu egon zaren finalak.
Azken lau txapelketetan epai-mahaiak lan oso ona egin du. Niri iritzirako onenari eman diote txapela. Amurizak bi txapelak irabazi zituenean, bere jarduna oso ezberdina egiten zitzaigun. Doinu luzeen joera berak jarri zuen indarrean. Bertsolari handia da Amuriza.
Txapelketako zenbait saio jarraitu dituzu. Zer iritzi duzu?
Egungo bertsolarien maila ikaragarria da, bikaina. Saioetan gozatu dut. Baita sufritu ere. Hau da, bertsolariei bakarka gaia eman, eta batzuk bertsoa hasterako behar izan duten denbora ikusirik, neronek ere majo sufritu dut. Bai baitakit egoera horretan kantatzea zer nolako oinazea den.
Finala nolakoa izan daiteke?
Arzallus indartsu dabil; baita Lujanbio ere… Eta egungo txapeldun, Egaña, zer esanik ez. Ez naiz inoiz bertsotan ona izan baino, zarauztarraren adin bolada horretan -48 urte- aritu nintzen bertsotan ondoen. Zortzi buru eta txapel bakarra. Onenak irabazi dezala.
"Arzallus indartsu dabil; baita Lujanbio ere... Eta egungo txapelduna, Egaña, zer esanik ez"
Sentimenduak dagi herria ta herriak sentimena final handitan hitzen lihoa iruten joaten dena. Izan dadila inoiz izan den bertso finalik onena Harri herritik, Irri herrira, eramango gaituena anekdota bat bihurtzeraino txapeldunaren izena.
Aitor Sarriegi
Lau urtean behin bertsozaleen sua pizten duen metxa hamalau mila ta bostehun lagun ematen du bai, zer pentsa. Dena dago prest, denok gaude zain, hurbiltzen ari da fetxa beraz bakoitzak gure erara zergatik ez aprobetxa? entzuleek BEC beteko dute eta nik nire ametsa.
* Colina eta Sarriegik finalaren aurrean dituzten asmo eta ametsak
Gracias por su comentario
Publicidad
20:46
20:43
20:30
20:15
La oposición exigirá a Bildu que elabore un plan de activación económica
Piden concretar el futuro de proyectos como la gestión de residuos, el puerto exterior de Pasaia o Tabakalera.
19:44
19:53
Publicidad
Publicidad