Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Le Clézioren "Désert" eleberria euskaratu du Berrizbeitiak

Elkar argitaletxean kaleratu berri du "Basamortua" liburua

"Liburu bat euskaratzen duzunean, aurrean ez duzu Nobel saridun bat, testua bere soiltasunean baizik", dio itzultzaileak

JUAN G. ANDRÉS - Viernes, 4 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:43h

Luis Berrizbeitia, Donostian.

Luis Berrizbeitia, Donostian. (Iker Azurmendi)

Galería Noticia

DONOSTIA. Jean-Marie Gustave Le Clézio egile frantsesa famatua da munduan "idazkera lirikoa eta oso zaindua" duelako. "Oso idazle zeha-tza da, detailerik kanpoan uzten ez duenetakoa", adierazi zuen Luis Berrizbeitiak (Abadiño, 1963), Désert eleberriaren itzultzaileak. Jokin Zaitegi sariari esker, Elkar argitaletxean kaleratu du Basamortua izeneko itzulpena.

Atzoko aurkezpenean Berrizbeitiak azaldu zuenez, "bi hari narratibo ditu" XX. mende hasieran gerta-tzen den liburuak. Protagonista Lalla izeneko neskato berberea da, Ipar Afrikako hiri izengabe bateko bazter auzo batean bizi dena. Marseillara iristen da etorkin bilakaturik, eta kalez kale alderrai ibiltzen da, hotel zikin bateko garbiketak eginez edo argazkilari batentzako modelo bezala. Lallak ez du inoiz galduko bere izaera alaia, ezta bere jatorriaren oroitzapena ere.

Itzultzaileak aipatu zuenez, Afrikako gizarte aurreindustriala eta Frantziako gizarte modernoaren arteko tentsioak agerian geratuko dira liburuan zehar. Nolabait, Le Clézioren tesia honakoa da, "gaur egungo gizartera iristeko, herri asko bidean utzi dugula, galdurik eta zapaldurik".

Roald Dahl, Fred Uhlman eta Quim Monzo bezalako egileen lanak euskaratu dituen Berrizbeitiak hamar hilabete eman zituen itzulpena egiten. "Lan handia" izan dela aitortu zuen, "liburuan azaltzen den unibertsoa gugandik oso urrun dagoelako" eta "euskal soineko baten bidez adieraztea zaila delako". Hori izan da erronka eta borroka nagusia.

Nobel saria Le Cléziok Nobel saria izateak ez zuen itzultzailea izutu. "Liburu bat itzuli behar duzunean, aurrean ez duzu Nobel saridun bat edo pertsonaia publiko bat. Zuk testu bat daukazu eta bere soiltasunean, bere horretan borrokatu behar duzu. Gainerakoa alde batera geratzen da eta sor daitezkeen arazoak aipatutako borroka horretatik etortzen dira, ez egilearen nortasunetik", nabarmendu zuen.

Poeta gisa, bestalde, literaturazaleak txunditu zituzten bi liburu idatzi ditu Berrizbeitiak, Zoperna jenerala (1987) eta Eremu karroinduak (1992).

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902