Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Bidasoa-Txingudi

Hondarribiako 16 dendak 2x3 eskaintza egingo dute

Higer merkatari elkarteak

gabonetara begira egindako ekimena martxan jarri du

"Gehien bat, bertako merkataritzaren kalitatea aldarrikatu nahi dugu" esan du, Fernando de la Fuente presidenteak

Xabier Sagarzazu - Miércoles, 2 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:42h

Galería Noticia

Hondarribia. Merkatal gune eta denda frankizia multinazionaletan ohikoagoa den hiru bider biko eskaintza martxan dute larunbatera arte Hondarribiko Higer merkatarien elkarteko bazkide diren 16 denda eta establezimenduek.

Kanpaina hau Gabonetarako prestatu diren ekimenetako bat da, eta bere helburua, Fernando de la Fuente, Higer elkartearen presidentearen hitzetan, "salmentak asko igotzea baino, jendearen begiak bertako merkataritzarengana bueltatzea da".

"Konpetentzia handia daukagu, bai Irunen dagoen kalitate handiko merkataritza txikiarekin eta baita alde guztietan inguratzen gaituzten marka eta frankizia handiekin; baina Hondarribian ere, kalitateko produktuak erosi ahal dira eta gainera, atentzio zuzen eta pertsonalarekin; hori da hiru bider biko kanpaina honen bitartez gehien bat aldarrikatu nahi duguna", gogora ekarri du Higer elkarteko presidenteak.

Ez-ohikoa De la Fuentek "hiru erosi eta merkeena doan eramateko eskaintza hauek denda eta marka handietan ohikoagoak direla" gogora ekarri du eta, zentzu honetan, honelako ekimen batek ere Hondarribiko merkatarientzat "esfortzua" suposatzen duela esan du.

Kasuak kasu, aukeratutako produktu jakinetan edo dendan dagoen aukera guztiaren arteko produktuetan hiru bider bia eginez, honakoek parte hartzen dute kanpainan: Ados, Mar, Xarmanta, Isabel, Mara eta Josky moda eta arropa dendak; Tirikitauki Euskal Jantziak, Hawaii Gozodenda, El Friso Verde, Aranburu Oinetakoak, Taberna Opariak, Txuntxumela Belartegia, Mariñel Burdindegia eta Endanea Haztegiak.

Gainera, larunbatean ekimen hau bukatu ondoren, Gabonetako kanpainan zehar, iaz bezala, erosketa-txarteletean 3.000 euroko saria zozkatuko du Higerrek eta abenduaren 23an, Olentzerori eskutitzak emateko ekimena ere egingo da San Pedro kalean, "guztiak, Hondarribiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin martxan duaukagun Biziberritze Planaren baitan", gogoratu du Fernando de la Fuentek.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902