Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Lakuak AHTren Bergara-Antzuola tarteko obren esleipena baimendu du

Plataforma eraikitzeko lanek 125 milioi euroko aurrekontua dute

Trazadura Deba ibaiaren gaineko bidezubi baten bidez lotzen zaio aurreko tarteari

N.g. - Viernes, 27 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:38h

Galería Noticia

Donostia. Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman dio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Bergara-Antzuola tarteko plataforma eraikitzeko obrak lizitatzeko, 125.071.308 euroko zenbateko batez (BEZ barne).

Adierazitako tarteak 4,289 kilometroko luzera du, eta Gipuzkoan kokatuta dago oso-osorik, Bergarako eta Antzuolako udalerrietan, hain zuzen ere. Trazadurak zeharkatzen duen lurraldearen ezaugarri fisiografikoei dagokienez, aipatu zatia lurralde malkar-tsua da, aldapa gogorrekin eta haran itxiekin. Hori dela eta, ia tarte osoa 3.706 metroko luzera duen tunel batek hartzen du.

Gipuzkoan, Ordizia-Itsasondo eta Beasain ekialdeko tarteak daude obretan; aurki, Tolosan ere hasiko dira

Gainera, trazaduraren barruan, honako hauek daude: 164 metroko luzerako bidezubi bat Antzina ibaiaren gainean, 157,50 metroko luzerako tunel faltsu bat eta, ondoren, 129 metroko lubaki tarte bat. Trazadura Deba ibaiaren gaineko bidezubi baten bidez lotzen zaio aurreko tarteari, eta Deskarga ibaiaren gaineko bidezubiaren aurreko lubaki baten bidez hurrengo tarteari.

Linea nazioarteko zabalerako trenbide bikoitz batez osatuta dago, ardatzen arteko 4,7 metroko distan-tziarekin. Trazadura berriak nazioarteko zabalera duen abiadura handiko trenbide bikoitzerako eta erabilera mistorako (hau da, bidaiariak zein salgaiak garraiatzeko) diseinatu dira.

Gaur egun, euskal Y delakoaren Gipuzkoako adarrean, Ordizia-Itsasondoko eta Beasain ekialdeko tarteak daude obretan. Gainera, Beasain mendebaldeko, Legorretako eta Tolosako tarteetan aurki hasiko dira lanak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902