Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Bizkaitarrak irabazi zuen Iruñeako saioa eta jada hirugarrena da sailkapen nagusian
J.G.A. - Lunes, 23 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:50h
votos
comentarios
(NG)
Vista:
Donostia. Unai Iturriaga Bertsolari Txapelketako finaletik gertuago dago atzo Iruñean egindako saio bikainari esker. Finalaurrekoetako lehen itzulian puntuazio eskasa lortu bazuen ere, Anaitasuna aretoan eskuratutako 692,25 puntuek abantaila gehiago ematen diote bizkaitarrari sailkapen nagusian. Bere atzetik geratu ziren atzo Nafarroan Amets Arzallus (685,75), Aitor Mendiluze (669,75), Iñaki Zelaia (639,25), Julio Soto (628,50) eta Onintza Enbeita (620,75).
Alaitz Rekondo gai emailearen aginduetara kantatu zuten azkenurren finalaurrekoan. Bertsozaleak prentsa ohar batean adierazi zutenez, Nafarroako hiriburura 1.600 bat bertsozale inguratu ziren eta gogotik txalotu zuten bertsolarien jarduna. Gainera, antolatzaileek eskerrak luzatu zizkieten Iruñerriko Bertso Eskola eta Bertsozaleen bilguneari saioaren antolakuntzan eskainitako laguntzagatik.
Sailkapen nagusia Momentu honetan, Amets Arzallus da sailkapen nagusian lehena 1389 puntuko errentarekin. Hurrengoak Aitor Mendiluze eta Unai Iturriaga dira, 1349,75 eta 1318,25 punturekin, hurrenez hurren. Ziur asko, hiruak egongo dira BECen abenduaren 13an jokatuko den finalean. Zerrendako laugarrenak eta bosgarrenak, Sustrai Colinak eta Miren Amurizak, aukerak badituzte, baina itxoin beharko da Donostiako Belodromoan egingo den azken finalaurrekoa zalantza guztiak argitzeko.
Gracias por su comentario
Publicidad
11:38
11:30
11:22
11:12
10:52
11:06
Publicidad
La desazón ha acabado por minar el estado de ánimo de estos inquilinos marroquíes, que viven en una casa ocupada en Martutene. Sopesan marchar a Jaén para ganar el jornal recogiendo aceitunas, pero ni siquera tienen para cubrir el viaje.
Publicidad