Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Patxi Zabaletak poesia bilduma aurkeztu du 35 urteren ondoren

leitzako euskaltzainak "bizi!" lanean 70. hamarraldiko eta egungo olerkiak biltzen ditu

arkaitz a. muro - Sábado, 21 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 09:21h

Galería Noticia

iruñea. Hogeita hamabost urte. Hiru hamarraldi eta erdi. Hori izan da Patxi Zabaleta euskaltzainak euskal gizarteari eskaini zion azken poesia bilduma argitaratu zen egunetik hona igaro den denbora. Baina ia 40 urteotan Zabaletaren lumak ez du atsedenik hartu eta Bizi! (Pamiela) poema bilduma osatzen duten olerkiak idatzi ditu; poesia soziala, epika lirikoaren ildotik egindakoak eta Nafarroako gizarteari eskainitako olerkiak.

Argia ikusi berri duen lanak Patxi Zabaletak euskal gizarteari eskain-tzen dion hirugarren poesia liburua da. Izan ere, 70. hamarraldian Zorion baten zainak eta Ezten gorriak lanak kaleratu zituen Leitzako euskaltzainak. Ordutik hona euskal olerkigintzak ez du leitzarraren berri izan, nahiz eta tarteka olerkiak idatzi dituen, nahi izan duelako edo abeslariren batek eskatu diolako: "Poesiagintzan sartzen denak ez du inoiz uzten. Burmuinean harra izatea bezalakoa da: ez da sekulan senda-tzen eta ez da sekulan asetzen. Horretara zigortuak gaude, noizbait tentaldi horretan erori eta gero", azaldu zuen Aralar alderdiko buruzagiak. Urte hauetan zehar Zabaletaren luma eleberrigintzari, saiakerari eta antzerkiari lotuta egon da.

Lanari Aberria ala bizi! poemak ematen dio izenburua. Liburuaren egileak aberria ala hil lelo historikoa hartu eta birmoldatu egin du, interpretazio berri bat eginez. Gainerako poemen artean, 70. hamarraldian idatzitakoak eta orain dela gutxi sortuak izan direnak aurkituko ditu irakurleak. Bitxikeri moduan, Zabaletak adierazi duenez, hamarkada honetan Zangozan egiten ziren Lore Jokoetan poesia saria jaso zuen berak sortutako poema batekin eta prosa saria berriz, Jaime Ignacio del Burgok lortu zuen: "Ez ziren joko gehiago antolatu", esan zuen.

Azken lan honek ere orain dela 37 urte Zorion baten zainak liburuan idatzi zuen Nafarroada atalaren bigarren zatia biltzen du. Oraingo honetan Nafarroaren sena, Nafarroako konkistaren sindromea eta Arrano beltza kateatua poemek osa-tzen dute liburuaren azken zatia.

Patxi Zabaletak nabarmendu du azken lan honetan bere alaba Mirenen poesiak bildu nahi izan dituela eta horrela, aita-alabak elkarrekin egindako atala osatu: "Luma ona du, grina handia du olerkiarekiko, baina azkenean ez zen animatu", aipatu zuen irribarrez.

Leitzako euskaltzainak euskal literatura aztertu nahi izan du liburuaren hitzaurrean; bertsolaritzak duen garrantzia eta indarra goraipatu nahi izan du: "Poesiak euskal kulturaren barruan bertsolaritzarekin adiskidetasunez partekatzen du esparrua", adierazi du Zabaletak. Ildo horretan, gizartean gertatzen diren eta hunkimendua sortzen duten arloetan bertsolaritzak bere zeregina hartua daukala dio Aralar alderdiko buruzagiak.

las claves

"Poesiagintzan sartzen denak ez du inoiz uzten; burmuinean harra izatea bezala da"

patxi zabaleta

Politikaria eta idazlea

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902