Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Arretxek "Uzta gorria" bilduma estreinatu du "Xahmaran" nobela beltzarekin

BIDAIa NARRAZIORAKO ETA LITERATURARAKO DUEN GAITASUNA ERAKUTSI DU LANEAN

Familia baten istorioan murgildu da idazlea, Istanbul, Kurdistan eta Munich lurraldeen eremuetan

sara etxart - Sábado, 21 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 09:21h.

votos

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

Donostia. Jon Arretxek Xahmaran -euskaraz- eta Shahmarán -gaztelaniaz- eleberria aurkeztu zuen atzo Erein argitaletxearen babesarekin. Basauriko idazleak bidaia narrazio eta literaturarako duen gaitasuna erakutsi du lanean, baina batik bat, nobela beltzari dion begirunearen islada da liburua. Ereinekin elkarlanean aritu da oraingoan eta genero honetako liburuak plazaratuko dituen Uzta gorria bilduma estreiniatu du Arretxeren obrak.

Istanbul, Kurdistan eta Munich lurraldeak dira Xahmaran laneko parajeak. Eleberriko kapitulu gehienak Turkiako hiri handian gertatzen dira. "Asko ezagutzen dudan tokia da, azken urtean hiru aldiz egon naiz eta munduko leku interesgarrienetako bat iruditzen zait, perfektua nobela kokatzeko", azaldu zuen. Istorioa idazteko asko bidaiatu du Arretxek, deskribatzen dituen lekuetan "bizitako esperientziak eta jasotako ezagutza guztiak" liburuan islatu nahi izan ditu. Horregatik, nobela beltza klasikoa izan arren "bidaia liburuen kutsua ere badu".

argumentua Istanbulen bizi den Kurdistaneko familia bat da kontakizuneko protagonista. Kawa gurpildun aulkian preso sentitzen den bere amarekin bizi da etxe otomano hondatu batean. Egoerari aurre egiteko, seme gaztea hiltzaile lanetan dabil. "Gizajo bat da baina hiltzailea, irabazten duen miseriarekin ama zoriontsu egiten saiatzen da", aipatu zuen idazleak. Kawak enkarguz eginten du bere lana, sistematikoki, baina ohikoa ez den hilketa batek bere sentimenduak kontrajarriko ditu eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira.

Kawaren Xezal arreba eta Baran anai nagusia Munichen bizi dira aspalditik. "Alemania eta Turkia ez daude hain urrun, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten hiriak dira", argitu zuen. "Alemanian miloika turko eta kurdo bizi dira", gehitu zuen. Nobelaren ekintza "biziagoa" izateko Munich erabiltzea pentsatu zuen Arretxek.

Hasieratik hiltzailearen ikuspuntua ezagutuko du irakurleak. Familiako emakumeak "zentralak" dira narrazioan nahiz eta arreba "gehiegi ez agertu". Xezal hilda agertuko da eta Kawa Alemaniara joan behar izango da ikerketa lanak egitera anaiaren laguntzarekin.

sustraiak Amaren oroitzapenek pisu handia dute Kawaren kon-tzientzian. Gerrilan bi seme eta senarra galdu zituen eta ez du familiak hori ahaztea nahi. Jatorria, harrotasuna eta hitza bezalako kontzeptuen arteko borroka bizi du seme gazteak. "Kawa galduta dabil, sustrarik gabe sentitzen da, ez daki amaren sentimendu hori izan behar duen edo bizirauteaz bakarrik arduratu behar den", adierazi zuen. Hamaika krontraesan ditu pretsonaiak, baina ezin die bere "arbasoei bizkarra eman eta horrek preso sentiarazten du".

Nobela beltza den heinean, "ez nuen egoera politikoaren salaketarik egin nahi baina bertako errealitatea dena da", aitortu zuen. "Kurdoek bizi duten errepresioa tamalgarria da", gehitu zuen.

las claves

"Ez nuen kurdoen egoera salatu nahi baina bertako errealitatea dena da"

jon Arretxe

Idazlea

votos

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902