Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Jon lonbera Danbor konpontzailea

"Danborrak konpontzen dituena ezin da soilik horretara dedikatu"

Musika instrumentuek eta danborrek bat egiten dute Erviti denda gibelean dagoen tailerrean. Bertan aritu ohi da buru-belarri lanean Jon Lonbera, dendako martxak denbora uzten dionero, San Sebastian egunean Donostiako kaleak beteko dituzten danborrak konpontzen

Andere santisteban - Domingo, 15 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 09:43h

Galería Noticia

donostia. Noiz hasi zinen danbor konpontzaile lanetan?

Duela hiru urte edo hasi nintzen. Ordura arte, beste lankide bat aritu zen lan hori egiten urte askotan zehar, baina nekatu egin zela eta nik hartu behar izan nion erreleboa. Haren aurretik ere beste bat aritu zen lan bera egiten.

Zenbat danbor konpontzen dituzue urtean?

Urterik urte aldatu egiten da, ez dugu kopuru zehatz bat izaten. Hala ere, normalean, elkarte, soziedade eta ikastoletako arduradunek ahalik eta gehien aguantatzen dute eta konpontzeko dezente dituztenean ekartzen dituzte dendara. Hala ere, bapatean pare bat hornada haundi tokatzen bazaizkizu, lan asko pilatzen da, ehundik gora tanbor elkartzen baitira konpontzeko.

Baina, ez al dituzue enkargu txikiagoak izaten?

Bai, beti egoten dira konponketa txikiak soilik behar dituzten tanborrak, larrua puskatzen zaielako, edo partxeak aldatu behar zaizkielako.

Eta zenbat egunean, gutxi gorabehera?

Egunean konpontzen den tanbor kopurua ez da finkoa. Batzuetan ezin izaten dut gehiegi egin, dendan jende asko dabilelako. Beste batzuetan, ordea, lasaiago bagabiltza, orduan buru-belarri ari-tzen naiz. Baina argi dago danborrak konpontzen dituena ezin dela horretara soilik dedikatu.

Zein hilabetetan izaten duzue lan gehien?

Konponketen araberakoa izaten da. Larruak, esaterako, urte osoan zehar aldatzen ditugu. Baina, hala ere, irailetik hasi eta Eguberri ingurura arte pilatzen zaigu lan gehien, San Sebastian egunaren bezperetan.

Nondik jasotzen dituzue danbor gehien?

Elkarte, soziedade zein ikastoletatik etortzen zaizkigu maizen. Donostia bertakoez gainera, Errenteria, Pasaia, Lezo, eta baita Lekeitio, Bermeotik... ere ekartzen dizkigute. Herri hauetakoak, batik bat, udako festetan izaten diren emanaldietarako prestatu behar izaten ditugu, orduan tanborra jo-tzeko ere tradizio handia dagoelako.

Zein izaten dira maizen egiten dituzun konponketak?

Larruak eta plastikozko partxeak aldatu, barrilen tapak ordeztu... Kontuan izan behar da danborra egun batean jotzen dela batik bat eta, ondorioz, jendeak ez dituela oso ondo tratatzen esku artean dituen bitartean.

Beraz, danbor zein barrilekin egiten duzue lan dendan.

Barrilak eta danborrak, baita danbor itxura duten barrilak, haurrek darabiltzatenak. Barril forma duten danbor txikiak, aldiz, delikatuagoak dira eta gu ez gara horretan sartzen.

Zenbat denbora behar izaten duzu pieza bakoitza konpontzeko, gutxi gorabehera?

Denbora dedikatu behar zaio bakoitzari. Hala ere, konponketaren araberakoa izan ohi da. Ez da gauza bera partxe bat aldatzea edo larrua ordezkatzea. Larrua alda-tzean, hain zuzen ere, lehenik eta behin uretan sartu behar da larrua eta denbora bat utzi bertan. Ondoren, desmontatu egin behar da egurrezko egitura eta, azkenik, larrua jarri, berriz ere egitura montatu eta azken ukituak eman behar zaizkio.

Lan zaila al da?

Konplikatuegia ere ez. Baina, eskuz egin beharrezko lana da eta, azkenean, denbora pasatzen duzu aldatu beharreko pieza bakoitzarekin edo egin beharreko konponketekin.

Sekreturik ba al du?

Ez, ez du inongo sekreturik, pazientzia eta denbora dedikatzea besterik ez da.

Inguruotan instrumentuok molda-tzen dituen bakarra al zara?

Azkoiti eta Azpeiti inguruan konpontzailerik badagoela uste dut, danborrada guztiek beren instrumentuak hona ekartzen ez dituztela imajinatzen dut. Hala ere, ez dakit ziur.

Konponketa baten prezioa zenbatekoa izan daiteke?

Lan eskuaren prezioa nahiko finko izan ohi da, eta bederatzi euro inguru kobratu ohi ditugu. Media egin ohi dugu, danbor bakoitzarekin igarotako denboraren eta izan duen konplikazioaren arabera. Horrez gain, konponketak egiteko beharrezko materiala -larrua, partxeak...- aparte kobratzen dugu.

Danborra ala barrila. Zeinen soinua duzu gustukoen?

Barrilarena, zalantzarik gabe. Nik neuk ere hori jotzen dudalako (barre egiten du).

Oraindik gogoa izaten duzu urte osoan instrumentu hauek konpontzen aritu ondoren, San Sebastian egunean bertan ere jo-tzeko?

Bai, noski! Alde Zaharreko Arrano elkartearekin ateratzen naiz urtero.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902