Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Beste herrietan gertakizuna nola ulertu duten azaltzeko mahaingurua izango da
J.L. - Viernes, 13 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 08:02h.
votos
compartir (¿qué es esto?)
Azpeitia. Gaztelako erregeak Azpeitiko herriari hiri gutuna eman ziola 700 urte beteko dira 2010ean.
Hori dela eta, beste herrietan gertakizun berdina "nola ulertu duten eta zer eta zertarako antolatu duten" eztabaidatzeko mahaingurua izango da datorren ostegunean, 21.00etatik 22.30era arte, Baigerako aretoan.
Azpeitia Bizirik plataformak eta Nabarralde elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen horretan Segura, Getaria, Mutriku, Azpeitia eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik plataformako ordezkariek parte hartuko dute. Moderatzaile lanetan Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria, arituko da.
Ekimenaren bultzatzaileek azpeitiar guztiak gonbidatu nahi dituzte hilaren 19rako antolatutako mahaingurura hurbiltzeko.
Izan ere, ekimenaren helburua, "2010eko ospakizunaren inguruko giroa berotzen joatea da". Nola ez, hurbiltzen direnek hainbat ideia hartzeko aukera izango dute.
Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado