Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Portaeran dago gakoa

Kulturen arteko topaketari buruz gogoeta egin eta gozatzeko parada eskainiko du aurten ere Errenteriako Herrien Asteak. Gaur, arrazakeriari buruzko hitzaldia emango du Xabier Aierdi soziologoak.

 

 

Joseba Imaz - Miércoles, 11 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:34h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati
Xabier Aierdi, director del Observatorio Vasco de Inmigración, Ikuspegi.

(D.Moreno)

Galería Noticia

ERRENTERIA kulturen arteko topaleku bihurtuko da egunotan, Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako XIV. Herrien Astearen eskutik. "Kulturaniztasun faltsuak" baztertuz, atzo hasi eta larunbatera bitartean, elkar ezagutu, gogoeta egin eta gozatzeko aukera izango dute hainbat jatorritako parte-hartzaileek.

"Ekintzak etorkinentzat egin beharrean, denon artean presta-tzen saiatzen gara", jakinarazi du antolatzaileetako batek, Joseba Barriolak. Abiapuntu horrekin, herrien arteko topaketa eta ezagutza bultzatzeaz gain, "injustiziak" salatzeko konpromisoa agertu nahi du ekimenak. "Munduko kultura horiek hemen bertan dauzkagu. Bestea mehatxu bezala hartu beharrean, promesa bezala hartzea defendatzen dugu", gaineratu du Barriolak.

Horren lekuko, Mikelazulo Kultur Elkarteak prestatu duen egitarau zabala. Palestinari buruzko Esperanza laburmetraiarekin ekin zioten atzo eta herrien arteko afari batekin eta Honduraseko musikariek girotutako festarekin amaituko dute, larunbatean. Hitzaldiak, dokumentalak, futbol txapelketa eta solasaldiak ere antolatuko dituzte. Horien artean, Xabier Aierdik, Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behakotiko zuzendariak, mintzaldia eskainiko du gaur, 19.30ean.

BIHAR

Portaera kontua

Zertaz ari gara arrazakeriaz ari garenean? galderari erantzuten saiatuko da Aierdi: "Hitzak erabiltzeko momentuan zehaztasun handia behar dugu. Kontu bat da etnizitatea nonahi egotea eta printzipio unibertsala izatea, beste bat sarri portaera xenofoboak agertzea eta beste bat arrazakerian oinarritutako gizarte baten aurrean egotea".

Errenteriako Iztieta auzoan sortutako ezinegona ere present izango da solasaldian. Antzeko kasuetan "inplikatuak entzun" eta "konpromiso gurutzatuak" bila-tzea gomendatzen du adituak. "Polizia ipintzea hasierako ezinegona uxatzeko erabilgarria izan daiteke, baina ibilbide laburra dauka horrek", aipatu du. Dena den, eztabaida hori albora utzi eta "oreka berriak asmatzen" saia-tzeko gonbitea luzatzen du.

Aierdik ezagutzera eman duenez, Ikuspegiren datuetan oinarrituz, euskal herritarren %5 eta %10 artean "arrazista ideologikoa" dira. "Gizartean dauden diskurtsoek arduratzen" badute ere, adituarentzat "kezkagarriena" portaerak dira. "Krisi garaietan eta ohiko garaietan portaera xenofoboak eta berauen testuinguru laguntzaileak dira kontuan hartu behar ditugunak, portaerak baitira autonomizatu daitezkeenak eta kontrola ditzakegunak", azpimarratu du.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902