Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Bere bizipenetan oinarritu du Igartuak azken poema liburua

Pamielak argitaratu du poeta atxabaltarraren bigarren lana

J.G.A. - Miércoles, 11 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:35h

Karmele Igartua.

(Ruben Plaza)

Galería Noticia

Donostia. Oso ezaguna ez bada ere, "poetika garatua duen idazlea" da Karmele Igartua (Aretxabaleta, 1959). Hala uste du behintzat Jose Angel Irigaray Pamiela argitaletxeko editoreak. Igartuak iaz argitaratu zuen Hitzak orbainetan liburua, Felipe Arrese Beitia olerki saria irabazi ondoren, eta aurtengo udan hainbat itzulpen kaleratu ditu. Oraingoan, berriz, Denbora enaren hegaletan (Pamiela) poesia liburua aurkeztu berri du.

Egileak berak atzo onartu zuenez, "liburuaren gaia gizakia da eta horren pertsonifikazioa, denbora". "Nolabait, denbora aitzakia da, eta enara eta gizakia gorpuztea", adierazi zuen. Atxabaltarrak aitortu zuen Loramendiren Enara beltza izan zela poesiarekin eduki zuen lehen kontaktua. "Zortzi urte nituela, poesia hura deklamatu nuen Aretxabaletan. Gero besteak etorri ziren: Bécker, euskal poetak eta atzerrikoak. Figura hori ez da alperrik azaltzen liburuan. Enara zein olatua oso presente eduki ditut txikitako bizipenengatik. Hegaldiek eta olatuek bizitza oso bat laburbiltzen dute", azpimarratu zuen sinbolismoaz baliatzen den idazlea.

Heriotza ere presente dago testuetan, "denborarekin lotuta" eta "paradoxa moduan". "Heriotza bizitza delako. Guk heriotza deitzen diogu baina bizitza da geroago datorrena, beste bizitzaren gainean beste bizi-tza sortzen", aipatu zuen. Barruko pentsamenduak eta bizipenak islatu ditu poemetan, eta aurreko liburuan zeuden "zer eta nola" galdera-eran-tzunak ere agertzen dira. Gainera, "forma bereziak" agertzen dira poemetan, bakoitzak "irakurketa ezberdinak egiteko" aukera ematen baitu. Oraingoan enara izan da protagonista, baina litekeena da "hurrengo liburua olatuz beteta etortzea".

Osotasuna Irigarayk nabarmendu zuenez, Denbora enaren hegaletan Igartuaren poetikan "mugarria" da, "sentsibilitate oso berezia, ia hauskorra", lan horretan oso "heldua" dela erakutsi duelako. Tere Irastorza idazleak liburuaren "osotasuna" azpimarratu zuen. "Askotan ez dakizu enarak datozen edo badoazen. Joan-etorriko bidaia proposatu du Karmelek "irakurterraza" eta aldi berean "konplexua" den bilduman.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902