Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Bertsolarien txapela eskuratzeko azken "sprinta" hasiko da gaur Bergaran

AURREFINALEKO 24 BERTSOLARIETATIK 18 SOILIK SAILKATUKO DIRA TXAPELKETA NAGUSIRAKO

Mendiluze, Lujanbio, Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martin izango dira Bergarako kiroldegian

sara etxart - Sábado, 7 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 08:24h

Galería Noticia

Donostia. Gutxi falta da Bertsolari Txapelketa Nagusia Barakaldoko BECera iristeko. Final laurdenetako fasea bukatu eta asteburu bateko atsedenaldia izan ondoren, bertsolariak azken lehiaketaren atarira heldu dira. Helmugara ailegatu eta txapela eskuratu baino lehenago zazpi geldialdi egin beharko dituzte parte-har-tzaileek. Horietatik, lehenengo bi paradak, Bergara eta Gasteiz izango dira.

Gaur, beraz, Bergararen txanda da eta bertan, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martin egongo dira Labegaraieta Kirodegian, 17.30ean.

Fasearen bigarren saiakeraz gozatzeko, berriz, Arabako hiriburura gerturatu beharko dute bihar bertsozaleek. Unai Iturriaga, Miren Amurizak, Iñaki Zelaiak, Arkaitz Estiballesek, Xabier Payak eta Maddalen Arzallusek abestuko dute dakizkiten trikimailu guztiak erakutsiz. Iñaxio Lehiaketa Europa Pabilioian hasiko da 17.30etan eta Usarralde arituko da gai-jar-tzaile lanetan.

Sarrerak agortu egin dira Interneten bi erakustaldietarako. Bai Bergaran, bai Gasteizen, lekuan bertan erosi beharko dira sarrerak saioaren egunean 16.00retatik aurrera. 250 eta 150 txartel jarriko dituzte salgai hurrenez hurren.

egañaren albora Azkenurreko fase honetara iritsi diren 17 bertsolariei 2005eko 7 finalistak gehitu zaizkienez, guztira 24 izango dira. Hauetatik 18k bakarrik lortuko dute fase honen bigarren itzulira iristea. Puntuazio altuena lortzen duten zazpi bertsolariak sailkatuko dira abenduaren 13an Andoni Egañarekin batera BEC-en jokatuko den finalerako.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902