Publicidad
[Entrar | Registrarse]
bi erakundeen arteko harremana euskara hutsez egingo dute eta akordioaren garapena aztertuko dute
j.i. - Jueves, 5 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:29h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
donostia.Euskararen erabilera "zabaldu eta indartzeko" orain arteko lankidetza hitzarmena berritu zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak. Akordioaren bitartez, bi erakundeen arteko harremanak euskara hutsean egiten jarraituko dute, eta gainera adostutako puntuen garapena aztertuko dute, gero beste herri batzutara esportatu ahal izateko.
"Azpeitia euskararentzako arnasgunea da. Hori zaintzea, indartzea eta ugaritzea da helburua", azpimarratu zuen Maria Jesus Aranburuk, Euskara eta Kultura diputatuak, atzo Donostian egindako aurkezpenean. Bertan izan ziren, baita ere, Estibalitz Alkorta, Foru Aldundiko euskara zuzendaria; Julian Eizmendi, Azpeitiko alkatea; eta Patxi Saez, Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendaria.
"Euskara eta gaztelania koofizialak izanda, hiritarren eskubidea da euskara erabiltzea. Eskubide formal hori gauzatu eta euskaraz bizitzeko bideak ireki-tzea dugu helburu", azaldu zuen Eizmendik. Azpeitia eta Foru Aldundiaren arteko harreman administratiboetan "urrats bat" ematera doazela gehitu zuen herriko ordezkari nagusiak.
Aldundiak euskaraz bideratzen ditu zenbait herrirekiko harreman administratiboak, Tolosa eta Bergara kasu
Aranburuk azaldu zuenez, akordioaren bitartez, Azpeitia eta Aldundiaren harremanak euskara hutsean egiten jarraituko dute. Horretarako bideratutako "aplikazio eta emaitzak" aztertu eta neurtzeko konpromisoa bereganatu dute, gero beste erakunde batzutara "lan molde hori" zabaldu ahal izateko.
Gaur egun, Aldundiak euskaraz bideratzen ditu Gipuzkoako zenbait herrirekin dituen harreman administratiboak, Bergara eta Tolosarekin, adibidez. Beste herri txiki batzuekin ere politika bera mantentzen du.
bost urterako Hitzarmenaren jarraipen eta zaintzarako batzorde bat osatuko dute eta bertan erakunde bakoitzetik bi ordezkarik hartuko dute parte gutxienez. Organo hau urtean hirutan elkartuko da eta, bilera bakoitzaren ondoren, berri zehatza emango zaio euskara kontuetan ardura duen erakunde bakoitzeko ordezkari politikoari.
Akordioaren iraupena bost urtekoa da, sinatzaileek azaldu zutenez. Epe hori beste bost urtez luzatuko dute aldeetakoren batek, edo biek, idatziz bertan behera uzteko borondatea azaltzen ez badute.

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
López pide a los jueces que estudien devolver a los piratas a Somalia o Kenia
El Paseo Nuevo y el Paseo Salamanca de Donostia continuarán cerrados por prevención ante el temporal
Dos detenidos con seis kilos de hachís que pretendían distribuir en Irun
Osakidetza convoca una nueva OPE en febrero para pediatras y médicos de familia