Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

José Manuel Azkue Memorialaren lehen saioa larunbatean izango da Oiartzunen

Esther Iñiguez, Alize Mendizabal eta Esteban Landart organistek bederatzi pieza joko dituzte

n.g. - Jueves, 5 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:30h

Donostia. José Manuel Azkue organista oiartzuar ospetsua hil zela urtebete beteko da abenduaren 19an. Oiartzungo Udalak, Azkuek jaioterriarekin zuen loturaz jakitun, urtero bere izena daraman memoriala antolatzea erabaki du, organista handia musikaren bidez berriro herrian sentitzeko asmoz. Lehenengo saioa datorren larunbatean izango da 20.00etan herriko San Esteban parrokian, dohainik.

Esther Iñiguez (Bera, 1975), Alize Mendizabal (Donostia, 1974) eta Esteban Landart (Irun, 1965) organistek bederatzi pieza joko dituzte Azkueren omenez: Frank; Bach; Alain; Brahms; Mather; Radulescu eta Mallie konpositoreen lanak, hain zuzen ere. Azkue omentzeaz gain, herriko Cavaillé-Coll organo bereziaren distira agerian utzi nahi du ekimenak eta organista ezagunei zein musikari gazteei aukera eman nahi die. Datozen urteetan, memoriala Irunera eta Hondarribiari zabaltzeko asmoa dago, hiru herrietako Udalen elkarlanari esker.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902