Publicidad
[Entrar | Registrarse]
elhuyar eta EHU-k
elkarlanean osatu dute argitalpena
Guztira, 200 aditu baino gehiagok 23.000 kontzeptu bildu dituzte, haien definizio eta itzulpenekin
j.i. - Viernes, 30 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:38h
votos
comentarios
Vista:
hernani. Zientzia eta teknologiaren euskarazko lehen hiztegi en-tziklopedikoa argitaratu berri dute Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean, Euskadiko Kutxaren babesarekin. Liburu formatuan eta CD-ROMean plazaratu den lan hori 200 aditu baino gehiagok osatu dute eta disziplina guztietako 23.000 kontzeptu jasotzen ditu, haien definizio, dagozkioen erdal termino -ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez- eta 607 artikulurekin.
Atzo aurkeztu zuten Hernaniko Chillida-Lekun Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Ekitaldian honako hauek hartu zuten parte: Jose Mari Rodríguez Ibabek eta Itziar Nogalesek, Elhuyar Fundazioko lehendakariak eta zuzendariak, hurrenez hurren; Iñaki Goirizelaiak, EHUko errektoreak; Antton Gurrutxagak, obraren zuzendariak; eta Elias Atutxak, Euskadiko Kutxaren zuzendari nagusiak. Joan Mari Irigoien idazleak hi-tzaldia eskaini zuen, baita ere.
Argitalpenaren arduradunek jakinarazi dutenez, zientziari eta teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua behar duen ororentzat da interesgarria hiztegi entziklopedikoa: DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak, kazetariak, gurasoak… Besteak beste, erdara-euskara termino zerrendak ere jasotzen ditu. Ingelesa-euskara, gaztelania-euskara eta frantsesa-euskara, hain justu. Edukiak ilustratzeko, berriz, 1.500 irudi eskaintzen ditu.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
Publicidad
Publicidad