Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
"Niko eta izarretarako bidea"
eta "pluk eta bere garabia" izango dira proiektatuko direnak
Viernes, 30 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:39h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ere umeentzako lekua badago. Horren erakusle dira gaurko egunean zehar Victoria Eugenian proiektatuko diren Pluk eta bere garabia eta Niko eta izarretarako bidea pelikulak.
Eguerdian Niko gaztea ezagutu ahalko dute haurrek. Animalia txikia Aita Noelen lerari tira egiten dion elur-orein baten semea da. Horregatik, hura ezagutzeko eta egan egiten ikasteko irrikaz, Julius izeneko urtxintxa batekin eta erbinudea den Wilmarekin joango da aita bila. Bidetik mila abentura izango dituzte, gabonekin bukatu nahi duten otso talde batekin ere topo egingo dute. Baina Niko adore-tsua da, bai horixe.
arratsaldeko saioan Pluk izeneko zortzi urteko ume bat izango da pantaila handian. Garabi gorri batean iritsiko da herri txiki batera, bertan Dolly usoarekin aurkituko da eta non bizi daitekeen esango dio, Petteflet eraikinaren dorrean, hain zuzen ere. Bertan, hango biztale asko ezagutuko ditu Plukek: bere adin berbereko Agata neskatoa, Pen jauna eta Zaza lagunak egingo ditu. Pelikulak hasi baino lehenago umeek eginiko metraje laburreko filmak jarriko dituzte, Larrotxene kultur etxeak eskaintzen dituen urte osoko ikusentzunezko tailerretan parte hartzen dituzten haurren lanak. >s.e.
· "Niko eta izarretarako bidea". Goizeko 12.00etan proiektatuko da Victoria Eugenia antzokian. Pelikula lau eta hamar urte bitarteko umeentzat gomendatu dute eta euskaraz bikoiztua da.
· "Pluk eta bere garabia". Arratsaldeko 17.00etan botako dute Victoria Eugenian. Filma zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrentzako da eta euskaraz izango da ere.
· Goizeko film laburrak. Larrotxenek ikusentzunezko oinarri ezagutzak eskaintzen ditu umeentzako urte osoko ikastaroetan. Kamararen erabilera, edizio lanak eta irudien esanahiaren ezagutza zertan datzan erakusten dute. Gaur goizean lan guzti horren emaitza ikusi ahal izango da antzokian.
· Sarrerak. Goizeko sesiorako agortu dira sarrerak. Hala ere, arratsaldean joan ahal izateko, Garibai kaleko Kutxaren Obra Sozialara hurbildu eta bertan izango dira eskura. Sarrerak doakoak dira.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
05:29
Publicidad
Publicidad