Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
"Ahalik eta etekin handiena" atera nahi dio

Diputazioak "eraginkortasunaren arabera" emango ditu euskara laguntzak

Zuzendaritzak diru banaketari "Ahalik eta etekin handiena" atera nahi dio

Irizpide berriak diru gutxiago izango duten 2010ko deialdietan nola txertatu aztertzen ari da orain Aldundia

Aitziber Salinas - Miércoles, 28 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:34h

Galería Noticia

Donostia. Proiektuek gizartean duten eraginkortasunaren arabera banatuko ditu diru laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak. "Eraginkortasunaz ari garenean proiektuak hartzen duen eremu geografikoa (udalen kasuan), langile kopurua (enpresetako euskara planetan) eta kontsumitzaile kopurua (produktuetan) izan daitezke irizpideak", Estibaliz Alkortak, Euskara zuzendariak, egunkari honi adierazi zionez.

Erabakia Euskara Zuzendaritzak egindako gogoeta estrategikoaren emaitza izan da, izan ere, prozesu horretan parte hartu duten "interes taldeen eskakizun bat da eta azken urteotan zuzendaritzak izan duen kezketako bat ere bai", azpimarratu zuen Alkortak.

Aldaketa honen helburua "diru laguntzen banaketa ahalik eta zuzenena izan dadin ahalegintzeaz gain", horiei etekin handiena ateratzea dela gaineratu zuen. Hala ere, Euskara Zuzendaritzak eraginkortasun parametro egokienak zeintzuk diren definitzeko lanean jarraitzen du eta datorren urteko deialdietan irizpide horiek nola txertatu aztertzen.

Egungo krisi egoeraren eraginez, Ogasun Departamentuak hurrengo urterako aurrekontuak ahal beste murrizteko eskaera egin zien Aldundiko sail guztiei. Beraz, bai inbertsioa bai gastu arrunta nabarmen jaisteko lanari ekin zioten. "Hala ere, gure diru laguntza lerro guztiei eusteko konpromisoa hartu dugu, beti ere, saihesten ezinezkoa izango den jaitsiera ekonomiko bati lotuta. Hitz gutxitan esateko: lagun-tzen deialdiak mantenduko dira, baina diru gutxiago egongo da bana-tzeko", azaldu zuen Alkortak.

Euskara Zuzendaritzak, hala ere, dagoeneko hasita dauden proiektuak eta programak mantendu eta bultzatzeko "esfortzu handia" egingo dutela ziurtatu du. Horien artean daude udal teknikarien elkarlanerako UdalEkin programa, Lasarte-Oriako UdalTop jardunaldiak, gazteen aisialdirako Hire-Esku, etorkinei zuzendutako Ongi Etorri eta ahozkotasunaren zentroa, Mintzola.

Azken honentzat bideratutako diru laguntza, esaterako, bikoiztu egingo du Zuzendaritzak 2010ean. Aldiz, Euskal Entziklopediaren proiektua atzeratu egingo da.

Plan estrategikoa 2007tik aurrera "etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua" egin zuten Zuzendaritzan. Aldundian bertan hainbat ikerketa burutu ondoren, barne prozesuak hobetzeari ekin zioten, horrekin, EFQM kalitate ereduaren araberako autoebaluaketa eginez. Azterketa horren emaitza izan zen plan estrategiko baten beharra. Orduan, lan talde bat sortu eta jardueren azterketa zehatza egin zuen.

Bigarren urrats batean, kanpoko analisiari ekin eta 19 interes talde eta 47 solaskide identifikatu eta elkarrizketei ekin zieten. Material guzti hori hartuta egin du Euskara Zuzendaritza Nagusiak 2009-2011 urteetarako Plan Estrategikoa.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902