Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Ingurumenaren alde lan egin duten lau erakundek Kutxaren dirua jaso dute

Gipuzkoako Ikasleek aukeratu dute 12.000 euroko laguntzak nori banatu

N.g. - Martes, 20 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:34h

Galería Noticia

Donostia. Aranzadi, EIBE (Euskal Izurde eta Baleen Elkartea), Arrano Etxea eta The Green Belt Movementek jaso zuten atzo Kutxak bultzatutako Berde-berdea ekimeneko 12.000 euroko laguntza.

Ekimenaren helburua Gipuzkoako gazteen artean ingurumena hobeto ezagutu eta, horrela, errespetua eta parte-hartzea sustatzea da.

Jarduera garatu den bost urteotan Kutxak 60.000 euro bideratu ditu guztira Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, EIBE eta The Green Belt Movement erakundeetara zenbait proiektu aurrera atera-tzeko. Besteak beste, fauna zauritua osatzeko, hegoaldeko zuhaitz igelarentzat habitatak lortzeko, Kantauri Itsasoko zetazeoak babesteko eta baita bidegorriak sustatzeko ere.

EIBEk Aita Larramendiko Ariadne Obieta ikaslearen eskutik jaso zuen saria, Aranzadiri Urola Ikastolako Ortiz Alberdik eman zion eta Arrano Etxeari Ikasberriko Naroa Uriak.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902