Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
GAZTETXEKO SAIORAKO SARRERAK AGORTUTA DAUDE dagoeneko
Xakela gaztetxe asanblada tiket gehiago salgai jartzea ari da aztertzen, emanaldiak izan duen oihartzuna ikusita
Ainara Lozano - Jueves, 15 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:42h
votos
comentarios
Berri Txarrak taldeko kideak, Donostian
Vista:
Zarautz. Berri Txarrak zuzenean ikusteko aukera izango dute bihar bizilagunek Zarautzen. Xakela gaztetxe asanbladak antolatuta, talde nafarrak emanaldia eskainiko du Putzuzulo Amets Fabrikan, 22.30etik aurrera. Baina antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, aurreko asteburuan 7 eurotan salgai jarri ziren 600 sarrerak berehala agortu dira. Hala ere, Xakelako kideak aztertzen ari dira sarrera gehiago salgai jarri edo ez, izan ere, gaztetxean 750 lagunentzako lekua badagoela nabarmendu dute.
Nafarrek irailean aurkeztu zuten disko berria, Payola izenekoa, Donostiako Koldo Mitxelenan. Berri Txarraken seigarren lana da eta Estatu Batuetan grabatu zuten Steve Albini ekoizle famatuaren gidaritzapean. Albinik disko ugari egin ditu, tartean da Nirvana taldearen In utero.
Azken diskoa analogikoan grabatu zuen rock taldeak eta musikariek jakinarazi dutenez, esperientzia klabea izan da, guztiek batera grabatzeko aukera eman baitie egindako lanak. Izan ere, Chicagon hamaika kantuz osatutako disko berria sortzeaz gain, baxu-jotzaile berria estreinatu du euskal taldeak.
Azken laneko kantak "gordinagoak eta zikinagoak" direla nabarmendu dute Berri Txarrakeko kideek, "bat-batekotasuna" bilatu nahi izan baitute. Zentzu honetan, ikusleek 1970. hamarkadako kutxu handia duten melodiak entzungo dituzte. Hala ere, seguru, emanaldian aurreko diskoetako abesti ezagunak ez direla faltako Zarauzko ikusleen gozamenerako.
Berri Txarrakekoek disko berria kaleratu zutenetik, inguruan eskaintzen duten lehenengotariko kontzertua izango da Zarauzkoa. Azken asteetan Frantzian ibili dira nafarrak Burning Heads taldearekin eginiko biran kontzertuak eskaintzen eta bihar gaueko emanaldian, Humilitate talde zarauztarra izango dute lagun.
laugarren urteurrena Biharko kontzertuak Putzuzulo gaztetxearen laugarren urteurrena ospa-tzeko aperitiboa izango direla jakinarazi dute Xakelako kideek. Urriaren 30etik azaroaren 22ra, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu baitute. Aurreko urteko urteurreneko egitarau aurkezpen bideoak izan zuen arrakasta eta gero, aurten ere Putzuzulo films-eko aktore, zuzendari, kameralari eta gidoilari denak martxan jarri dira urteurreneko pelikula berria osatzeko. Nahi duenak ikusgai du ondoko helbidean: www.youtube.com/watch?v=0dunDIOhUqo&feature=related.
Bertan Putzuzuloren laugarren urteurrenean 4 urte=4 aste ekin-tzaz josita!!! lemapean egingo diren ekintzen berri ematen dute. Horren harira, gaztetxe asanbladako kideek jakinarazi dutenez, oraindik ikuskizun ezberdinak antola-tzeko jende gehiagoren laguntza behar dute eta edonork izango du parte har-tzeko aukera. Bestalde, herritar guztiak gonbidatu dituzte batez ere Putzuzuloz gozatzera eta 2005eko urriaren 30ean Bizkaia kaleko fabrika zaharra okupatu zutenetik jasotako babesa eskertu dute.
Gracias por su comentario
Publicidad
18:04
18:06
17:59
17:48
Montanier, sorprendido por las dudas sobre su trabajo
VÍDEO EN LA REAL SOCIEDAD TV: "Mi mentalidad es la de continuar con el trabajo de este año"
17:42
17:20
Publicidad
Publicidad