Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Idazle nafarrak "ahaztuen mendekua" polizia nobela kaleratu berri du
Egile tolosarrak, berriz, uharte apartatu batean kokatu ditu 22 naufrago jubilatu
JUAN G. ANDRÉS - Jueves, 15 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:42h
votos
comentarios
Karlos Linazasoro eta Alberto Ladron Arana, atzo. (Foto: ruben plaza)
Vista:
DONOSTIA. Alberto Ladron Arana idazle nafarrak Ahaztuen mendekua laugarren nobela kaleratu berri du Elkar argitaletxearen Ateko Bandan bilduman. Atzoko prentsaurrekoan onartu zuenez, "suspensearen bidea" hartu du berriz ere, jakin badakielako "horrelako nobelak argitaratzeko gosea" badagoela. Horixe esan zioten behintzat Arotzaten eskuak bere azkenurren liburu arrakastatsua irakurri zutenek. Hura bukatu ondoren beste saio batzuk egin zituen "fantasia eta historia nobela" generoetan, baina alferrik izan zen. "Porrotetatik ere ikasten da eta ahalegin horiek irakatsi didate nire bidea suspensearena dela. Eremu horretan oso eroso sentitzen naiz", aitortu zuen.
Egile iruindarrak sorpresaz sorpresa eraman nahi izan du irakurlea "erritmo biziko" thriller batean. Istorioa Iratin hasten da. Ana eta Oskar eztabaidan hasi dira, neskak deskubritu baitu mutilak beste gizonezko batekin harremanak dituela. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzi duten lekura itzultzen da eta Ana, berriz, ez da inondik ere agertzen. Foru Polizia hasiko da Anaren desagertzea ikertzen, baita Oskar bere kasa ere, hilketa baten errudun egingo duten beldurrez.
"Umore bizia" erabili du Linazasorok "Urperatze handia" kontatzen duen "alegoria beldurgarria" leuntzeko
"Suspensea egiteko erabiltzen dudan errezeta argumentua da", adierazi zuen Ladronek, "trama korapilotsuaren" inguruko datu gehiagorik eman gabe. "Pertsonaia guztiak besteak engainatzen saia-tzen dira eta ni irakurlea engaina-tzen saiatu naiz", erantsi zuen. Idazteko garaian, "irakurlearen arretari eusten" saiatu da eta horretarako "elkarrizketa biziak" erabili ditu, besteak beste. "Sorpresa eta suspense handiko polizia nobela honekin irakurlea arnasarik gabe utzi nahi nuen", aipatu zuen.
linazasoro Beste aldetik, Urpera-tze handia "nobelatxoa" aurkeztu zuen Karlos Linazasorok bilduma berean. Tolosarrak uharte apartatu eta jendegabetu batean kokatu du istorioa. Bertara iristen dira 22 naufrago, jubilatutako gizon-emakume guztiak. "Pentsa zer egin dezaketen 22 jubilatuk horrelako leku batean…", esan zuen ironiaz idazleak. Zer gertatuko ote da? "Hori da nobelaren intriga", gehitu zuen.
Muturreko egoera batean jarri dituen pertsonak erretiratuak dira haiekin "obsesio bat" duelako, agian psikiatra batek "argitu" beharko lukeen obsesioa. "Fikzioan errealitatean baino gehiago gusta-tzen zaizkit, literatura jokorako bidea ematen baitute. Jubilatuekiko gaiztoa naiz, idazlea gaiztoa delako, baina baita errukitsua ere", ziurtatu zuen
Liburua "betiko kezkak" azaltzeko erabili du egileak, besteak beste, "komunikatzeko ezintasuna" eta "ezjakintasuna". Bere aburuz, "alegoria beldurgarria" da, baina "umore bizia" dagoenez "tragedia leun-tzen da". Xumea badirudi ere, eleberria "lerro artean" irakur daiteke, hau da, "esaten denaren azpian justu beste zentzu bat badago".
Gracias por su comentario
Publicidad
18:06
17:59
17:48
Montanier, sorprendido por las dudas sobre su trabajo
VÍDEO EN LA REAL SOCIEDAD TV: "Mi mentalidad es la de continuar con el trabajo de este año"
17:42
17:20
17:07
Publicidad
Publicidad