Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
gizarteratzea
landuko dute bihar, 19.00etan, Brankan
Bizilagunek arloka dauden ezberdintasunak aztertu eta ekintzak proposatu ahal izango dituzte bileretan
ainara lozano - Martes, 13 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 07:20h
votos
comentarios
Vista:
zumaia. Zumaiako Udala Berdintasun Plana osatzen hasiko da aste honetan bertan. Horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela jakinarazi du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Lan talde tematikoak sortuko dira eta lehen bilera bihar egingo dute, 19.00etan, Branka eraikinean (Gizarte Zerbitzuak).
Fondo Formación Euskadi erakundeko Itsasne Loroñok azaldu duenez, ekainean aurkeztu zen berdintasun diagnostikoan Zumaiako gizon eta emakumeen artean hainbat esparrutan dauden ezberdintasunak aztertu eta beharrak identifikatu ziren. Orain, Berdintasun Plana osatzeko momentua heldu da eta tresna horren bitartez, ezberdintasun horiek murriztuko dira, partaidetza orekatua izan dadin.
Horretarako, Udaleko hainbat arlotan lau urtetan jarraitu beharreko ibilbidea prestatuko dute, arlo bakoitzeko helburuak eta ekintzak zehaztuz. Ondokoak izango dira landuko diren arloak: Udaleko barne antolamendua; Kultura; Kirola; Gizarte Zerbitzuak; Hirigintza, Garraioa eta Ingurumena; Hezkuntza; Osasungintza eta Lana-enplegua. Bestalde, emakume talde, eragile, auzokide eta udal teknikari zein politikarien iritziak, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko asmoz, lan talde tematikoak sortuko dituzte. Azaroa bitarte, astean behin bilera bat egingo dute proposamenak biltzeko.
Honela, bihar, gizarteratzea landuko dute, hilaren 21ean kultura eta kirola aztertuko dituzte, urriaren 28an hirigintza, garraioa eta ingurumena, hezkuntza azaroaren 4an, azaroaren 11n osasungintza eta azaroaren 18an berriz, enplegua.
berdintasun teknikaria Agirrezabalagaren esanetan, "gabezia zegoela ikusita, Gizarte Zerbi-tzuetako baliabideak bikoiztu ditugu". Hala, orain hiru gizarte langile ditu Udalak. "Itxaron zerrendak dezente murriztuko dira", gaineratu du alkateak. Gainera, hemendik aurrera, herritarrek Berdintasun teknikari berriarengana, Edurne Arrutirengana gerturatzeko aukera izango dute.
Arlo guztietan Berdintasun arloa Gizarte Zerbitzuetatik kudeatuko bada ere, Loroñok nabarmendu duenez, "herriko arlo guztietan ematen dira ezberdintasunak". Hori dela eta, elkarrizketak egingo dizkiete gizarte eragile eta Udaleko teknikari zein politikariei eta abendu hasieran gizarte foro bat antolatuko dute. Bertan, Berdintasun Planaren zirriborroa aurkeztuko dute, ekarpenak jasotzeko asmoz.
Iradokizun buzoi birtuala ere jarriko dute prozesu guztian zehar, zumaiarrek edozein proposamen bidaltzeko. Helbide elektronikoa ondokoa da: komunikazioa@zumaiakoudala.net. Urtarrilerako plana osatuta egotea espero dute arduradunek.
Ekainean aurkeztu zituzten Fondo Fundación Euskadi eta Zumaiako Udalak eginiko emakume eta gizonen arteko berdintasun diagnostikoaren emai-tzak. Bertan azaldu zutenez, Zumaiako gizonen eta emakumeen ezberdintasuna aztertzea izan zen ekimenaren helburu nagusia.Hainbat esparru aztertu zituzten txostena egiteko: biztanleriaren ezaugarriak, lana eta enplegua, gizarteratzea eta pobrezia, emakumeen aurkako indarkeria, hirigintza, gizarte partaidetza, Udala, kirola, osasuna… Eta esparru horietan oinarrituta, azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin zituzten. Lanketa horretatik hainbat emaitza atera zituzten. Diagnostikoaren arabera, udalerriko emakumeen okupazio tasa %68,4koa den bitartean, gizonezkoena %85 da. Halaber, emakumeen lana zerbitzuetara mugatuta dago (%87,3). Udalaren esanetan, lan arloari lotuta ere, "ezberdintasun adierazgarriak" ikusten dira soldatari dagokionean: "800 eurotik behera kobratzen duten pertsonen %83,2 emakumeak dira; aldiz, 1.500 eurotik gorako soldata jasotzen dutenen artean emakumeak %27,5 dira". Gainera, emakumeek baino gizonezko gehiagok hartzen dute parte herriko elkarteetan.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:42
17:20
17:07
17:00
Los forenses dicen que las heridas de Rangel no son del cuchillo incautado
Han calificado como "pericialmente no admisibles" los análisis de alcoholemia del acusado.
16:49
16:38
Publicidad
El Gobierno defiende el uso del euskera en Europa, pero lo veta en el Congreso
Recientemente, el socialista José Bono decidió enterrar la utilización del euskera en la Cámara
Zapatero ofrece "amistad y relación fraterna" a EEUU
Se reúne en el Capitolio con la presidenta de la Cámara de Representantes, Nancy Pelosi
Fallece el ciclista belga Frank Vandenbroucke
La eterna promesa del deporte belga, de 34 años, ha sido hallado sin vida en un hotel de Senegal
Publicidad